Bandoa: 2019ko estolden eta zaborren tasa

Laudioko Udalak 2019ko zaborrak biltzeko eta ezabatzeko zerbitzuaren prestazio-tasari buruzko kontribuzio-errolda onartu du, bai eta estolderia-zerbitzuari buruzkoa ere.

Tasa hauek ordaintzeko epea, borondatezko aldian, 2020ko abuztuaren 14tik 2020ko urriaren 14ra arte, biak barne, izango da. Helbideratuta dauden errezibuak 2020ko irailaren 14an kobratuko dira.

Helbideratuta ez dutenek Kutxabanken, Laborak Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxako sukurtsaletan ordaindu ahal izango dute, banku-erakunde horien irekiera-ordutegian.

 Bando osoak: http://www.laudio.eus/eu/udala/bandoak-eta-iragarkiak

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.