Bandoa: Estolda eta zaborra zerbitzua

2019ko, abuztuaren 14 egunean, 93 zenbakidun Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean honako IRAGARKIA agertu da:

Zaborrak bildu eta ezabatzeko zerbitzua prestatze-tasaren kontribuzio padroia.- 2017ko urtea.- (Espedientea: 2019/19/S213).

Ekonomia eta Zerga Kudeaketaren Zerbitzuak prestatu egin du 2017 eragiketa urterako Laudio udalerri barrutian zabor bilketa eta ezabaketa zerbitzua emateagatiko tasari dagokion kontribuzio-zerrenda edo errolda.

Alkate-udalburuak onartu du 2019ko abuztuaren 1a, 1915 zenbakia duen ebazpenaz. Zerrenda hori jendaurrean erakutsiko da ALHAOn iragarki honen argitalpen egunaren biharamunetik hasita hamabost (15) lan eguneko epean zehar.

Interesa dutenek aipatu den tributazioko espediente hori aztertu ahal izango dute herriko etxeko -udaletxeko- Udal Kudeaketa Arloko bulegoan (Herriko Plaza bigarren solairuan) 9:00/14:00 ordutegi barruan. Formula ditzakete, baita ere, euren eskubideekiko egoki eta komenigarri iritzitako azalpen eskaerak, alegazioak edo/eta erreklamazioak.

Kontribuzio padroia jendaurrean erakusteak esan nahi du eta suposatzen du bere barruan sartuta dauden kitapenen jakinarazpen kolektiboa egiten dela, otsailaren 28ko, 6/2005 Arabako Tributuen Foru Arau Orokorreko 98. artikuluko 3. atalak eta kudeaketari, bilketari eta ikuskapenari buruzko udal ordenantza fiskal orokorreko 2.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatu den alkate-udalburuko ebazpenaren aurka kontribuzioa ordaindu beharra dutenek berraztertze errekurtsoa jarri dezakete, hilabete bateko (1) epearen barruan, iragarki honen jendaurreko erakusketa aldia amaitu ondorengo biharamunetik zenbatzen hasita.

Azalpen eskaerak, alegazioak, erreklamazioak eta berriro aztertzeko errekurtsoak alkate-udalburuari zuzendu behar zaizkio, lehenago aipatu den epearen barruan.

Borondatez ordaintzeko epea, bi hilabetekoa izango da, 2019ko abuztuaren 28 egunetik 2019ko urriaren 28 egunera arte, biak barne hartuta.

Helbideratuta dauden erreziboak 2019ko irailaren 27 egunean kobratuko dira.

Tasaren ordainketa banku edo aurrezki kutxan helbideratu barik duten herritarrentzako kobrantza eta dirubilketa Kutxabank eta Laboral Kutxako bulegoen bitartez egingo da, kutxa horiek herritarren arretarako zabalik dauden ordutegian zehar, kobrantzaz arduratuko den kutxak etxera bidalitako ordaindu beharreko errezibua aurkeztuta. Erreziborik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, errezibuaren ale bikoiztua eskatu herriko etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Herriko Plaza, behea ezkerrean.

Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu barik geratu diren errezibuak automatikoki eta berez behartze-bidezko derrigorreko kobrantza prozeduran sartuko dira eta ordaindu beharreko zenbatekoari gehitu beharko zaizkio legeetan erabakitako gainkarguak, berandutza-korrituak eta, hala badagokio, sor litezkeen berandutza eta behartze-bideagatiko kostuak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.