Basaratustea

Euskal Herrian bada ohitura zahar bat berreskuratu nahi duguna: Basaratustea (baso + aratustea) edo, gure eskualdean (Orozko, Arrankudiaga, Arakaldo…), “kanporamartxoa” deitutakoa.

Aratuste edo inauterietako aurreko igandean egiten da beti, mendi gune batean. Jai moduko horretan nork bere txerrikia (urdaia edo txorizoak batez ere) eramaten du lekuan dauden txingarretan prestatzeko.

Guk gurea Lezeaga inguruneko Sorginlarren izeneko tokian egin nahi dugu (Sta Luziarako aldapak hasi baino lehen: seinaleak egongo dira).

Erosi zure txerrikia eta hurbildu: otsailaren 19an, 11:30etik aurrera. Bazkaltzera, etxera.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.