
EUSKARAZ PRAKTIKATZEKO ETA BIZITZEKO aukerak eskura izango dituzu beste ikasturte batez, zure neurrira eta ordutegietara egokituak, familia giroan zein bakankako planean egotekoak eta, gainera, Udalak AEKrekin egindako zerbitzu-kontratu bati esker, erabat doakoa.
BERBALAGUN deitzen da ekimena eta parte hartzeko eskatzen zaizun bakarra 16 urtetik gorakoa izatea (familia taldetan izan ezik, noski) da eta izena ematea, praktika-talde baten txertatzeko. Aurten, osasun egoera bereziari egokituta, era guztietako moldaketak erta berrikuntzak daude.
Eska ezazu argibidea udaletxean (944034890 / euskara@laudio.eus), zure euskaltegian edo zuzenki lotu koordinatzailearekin (607673744 / aiaraldea@aek.eus).