Berdintasun Ministerioak genero-indarkeriaren biktima diren eta, COVID19 dela eta, konfinamendu-egoeran dauden emakumeentzako jarduera-gida argitaratu du

2020ko martxoaren 23a, astelehena. Berdintasun Ministerioak galdera-erantzunen gida bat prestatu du COVID-19 dela eta ezarritako egungo alarma-egoeran konfinamendu-egoeran dauden emakumeentzat. Etxeetan isolatzeak dakartzan zailtasunak direla eta, eta zerbitzu asko itxi ondoren, indarkeria-egoeran dauden emakume guztiei jakinarazi nahi dizkiete oraindik ere indarrean daudela prebentzio- eta erantzun-ekintzak.

Euskadin ere indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzu guztiek martxan jarraitzen dutela gogorarazi dute, hala nola, SATEVIk 24 orduko telefono bidezko arreta eskaintzen duen zerbitzua, baita 112 larrialdiko aplikazioa ere, entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri dagoena eta GPS sistemaren bidez lokalizatzea erraztu dezakeena.

Laudion ere martxan jarraitzen da Udaleko Berdintasun Zerbitzua behar duten emakumeentzako. Hori dela eta, Gizarte Ongizateko arreta telefonoa dago eskuragarri: 94 40 34 840.

Informazio guztia:

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.