Berdintasun sailak indarkeria matxistaren kontra prebenitzeko kanpaina berria jarri du abian

Abian da Laudio Udaleko Berdintasun sailak indarkeria matxistaren kontra prebenitzeko bultzatu duen kanpaina berria. Ekimen berri horren bitartez, institutuko horman hainbat irudi dituen olana jarri da. Helburua gazteengana hurbiltzea eta kaleak haientzako ere gune segurua badirela erakusteko. Irudiak QR kode baten bitartez ikusi ahal izango dira. Indarkeria matxistaren kontrako kanpaina izan arren, indarkeria matxistak errealitatean duen eragina ere landuko da.

Jolasen bitartez bizi dugun errealitatea eta zein espektatiba sortzen diren jorratuko da. Sareetan, telebistan edo pornoan badaude errealitatera eramaten ditugun espektatibak. Helburua gazteen emozioekin konektatzea eta nola sentitzen diren jakitea da. Horrez gain, hainbat bideoz osatutako playlist bat sortu da, hainbat gai jorratzeko, pornoa edo aniztasun sexuala, besteak beste. “Marrazkietan hautematen aniztasuna. Espazio seguruak sortu nahi ditugu gazteentzat. Badaude nora jo erakusten duten kontaktuak, ez daude bakarrik”, adierazi du Loli Muriel Gizarte Ongizate, Emakume eta Berdintasun zinegotziak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.