
Ipar-Hegoalde taldeak sustatuko du Bidezko Merkataritza abenduaren 18an, igandea, 11:00etatik 14:00ak arte San Pedro Lamuzako arkupean. Justizia sozialean oinarritutako produktuak -gabonetakoak barne- erosteko aukera eman ez ezik, saskia zozketatuko du eta bildutako dirua bideratuko dute haurren minbizia ikertzera.