Bizilagunak Araba 2016. Bizilagunak Laudio 2016. Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde

Ireki zure etxeko ateak, zabaldu zure gogoa!

Zer da Bizilagunak?

Azaroak 13an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.
Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, moduz zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Bizilagunak zertarako eta zergatik?

Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina  askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko.Bizilagunak ekimenaren bitarteaz, harremanak eta kontaktu berriak egitea errezten da, loturak sortuz Gasteizen bizitzea erabaki dugunon artean, gure jatorria edozein izanda: “hemengoa”, etorkina edo errefuxiatua.

Jarri zaitez zuzenean gurekin harremanetan:

Tel. 945 226 805

bizilagunak.araba@gmail.com

Nahi izatekotan, CEAR Euskadik aurrera eramaten duen ekintza honen antolaketan parte hartu dezakezu boluntario moduan.

https://www.youtube.com/watch?v=Jx5cWz95Ni0

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.