Bizitzaren amaierako zainketa medikoen planifikazioari eta Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruzko hitzaldi informatiboa

Nola imaginatzen duzu zure osasuna etorkizunean? Nolako planifikazio mediko izan nahi duzu zure bizitzaren amaierako zainketan?

Norberaren bizitzaren kudeaketa errespetatzeak berekin dakar pertsona orok bere buruarentzat ona iruditzen zaiona erabakitzeko duen eskubidea.

Norberaren iritzia adierazteko ezintasun-egoeretan eskubide hori babesteko modu erangikorrena Aurretiazko Borondateak dira. Horrela, pertsonok planifikatzen ditugu gure etorkizunean jaso edo baztertu nahi ditugun osasun-zainketak, bereziki geure kabuz erabaki ezin dugunean.

Galdera hauei eta beste hainbat gaiei buruz hitz egingo digute abenduaren 13an Laudioko Anbulatorioak antolatuko duen hitzaldian. Ekitaldia Laudioko Udalaren Erabilera Anitzeko Aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.