Buru Osasunaren Munduko Eguna

Asasamek, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen aiarako elkarteak, bat egingo du aurten ere Buru Osasunaren Munduko Egunarekin, datorren urriaren 10ean. “Conecta con la vida” “Bizitzarekin bat egin” lemapean, suizidioa sahiesteko lan egitearen garrantzia azpimarratuko dute, horren inguruan dauden mitoak eraisteko helburuarekin. Horren inguruan egingo diren ekintzak urrian eta azaroan zehar luzatuko dira.

Urriak 10

12:00 Ekitaldi instituzionala Lamuza parkeko Kasinoan, FEDEAFESekin. Jarraian, ekitaldi sinbolikoa; zuhaitz bat landatuko da eta aurreskua dantzatuko da.

14:30 Bazkaria, Amurrion.

Urriak 20

10:30 Buru Osasunaren aldeko martxa herrikoia, Nerbioi ibaiaren parke linealetik (6,5km). Laudioko Herriko plazatik eta Amurrioko Juan Urrutia plazatik irten eta Luiaondon bukatuko dute. Bertan mokadua egongo da. Izen ematea eta oparia, 3€.

Urriak 29

18:00 Hitzaldia: “Depresioa eta arrisku suizida”, Edorta Elizagarateren eskutik, Kultura Etxeko Arraño gelan.

Urriak 27

10:00 Buru Osasuna eta Kirolaren aldeko txapelketa, Ellakurin. Aurrebenjamin mailako zortzi taldek parte hartuko dute, CD Laudioren laguntzarekin. Sarrera, 2€.

 

Azaroak 22

20:00 Poesia errezitaldia, Amurrio Antzokian.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.