Lamuza, obretan

Uztailaren amaieran Lamuzako urbanizazioko saneamendua eta sare nagusiak konpontzeari ekingo diote. Lanek Lamuza parkeari, Ardantzazar kaleari eta Zumalakarregi etorbideari eragingo diete, parkean eta Zumalakarregin aldi berean gauzatuko baitira. Obrek dirauten bitartean oinezkoen eta ibilgailuen bidean moldaketak egingo dituzte. Informazio guztia hurrengo Zuin alean eta laudio.eus webgunean argitaratuko da, azken honetan aldaketak indarrean sartu bezain pronto.

Hiri garapen iraunkor batentzako oinarri estrategikoak

laudioko Udala hiri planeamenduaren berrikuspenerako lehen urratsak ematen ari da. Horretarako beharrezkoak dira zenbait oinarri estrategiko, oinarri egonkor bat emango dutelako eta epe luzera, hurrengo urterako Udalerriaren hiri politikak sendotzeko beta luzatuko dutelako. Helburu honekin, 2025eko Laudioko Hiri Antolamendurako Oinarri Estrategikoen erredakzio prozesua hasi da berriki eta horretarako Prospektiker aholkularitza taldearen asistentzia izan du Udalak. …

Gehiago/Más

Oinarri estrategikoak auzoetan

2013/06/10-14 – Jakingo duzuen bezala, Laudio udalerria 2025Hiri Antolamendurako Oinarri estrategikoen erredakzio prozesuan buru belarri dabil. Hori dela eta, ekainaren 10etik 14ra, auzoetako foroak deituko dira, arratsaldeko 18:30etan hurrengo honetan zehaztutako tokietan: Ekainak 10: Arraño, herriko plazako hitzaldi aretoan Ekainak 10: Areta, Kultura etxean Ekainak 11: Latiorro, ikastetxean Ekainak 12: Ugarte, San Inazio parrokian Ekainak …

Gehiago/Más