Babes gabeko elkarbizitza unitateak laguntzeko programa

Laudioko Udalak Babes Gabeko Pertsona eta Familiei Laguntzak emateko Udal Programa arautzen dituen oinarriak adostu berri ditu, Diru-Sarreren Berme-Errenta edo Etxebizitzaren Prestazio Osagarriaren prestazioak jaso ezin dituzten pertsona eta familiek, bizi duten gizarte babesik gabeko egoeragatik, lehen beharrizanak betetzeko diru laguntzak jaso ditzaten. Laguntzok eskatzeko pertsona horiek bete beharreko betekizunak honako hauek dira: Laudio udalerrian …

Gehiago/Más

Babesik gabeko pertsona eta familiei bideratutako laguntzen udal programa

Laudioko Udalak, bizi duten gizarte babes bako egoera dela eta, oinarrizko betebeharrak asetzeko laguntza ekonomikoak behar dituzten eta Gizarte Larrialdietako laguntzak edo Diru-sarreren Bermezko Errenta jasotzen ez duten babesik gabeko pertsona eta familiei bideratutako laguntzen udal programarako aurrekontu sailaren handitzea onartu berri du. Aurreko urteetan programa honetara bideratutako zenbatekoa 90.000 eurokoa baldin bazen, orain 125.000 …

Gehiago/Más

Garapenerako lankidetza proiektuentzako laguntzak

Udalak, 2013ko Garapenerako Lankidetza proiektuak diruz laguntzeko deialdiaren oinarriarauak onartu berri ditu. Oinarriak Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun Arloko bulegoetan eskuragai dira. Aurrekoetan bezala, GKEen proiektuak diruz lagunduko dira, beti ere, Laudioko herritarren eta proiektuak jasoko dituzten herrialdeetako kolektibo desberdinen arteko harremanak sendotzeko eta garapen bidean diren herrialdeetako hazkunde ekonomiko eta kulturalaren aldeko proiektuak ordaintzeko. …

Gehiago/Más

2013ko Eusko Jaurlaritzaren Renove Plana

Elektrotresnak, leihoak, galdarak eta instalakuntza elektrikoak aldatzeko Eusko Jaurlaritzaren Renove Planeko laguntza eskuratzeko epea irailaren 30a arte zabalik. Elektrotresnak, leihoak, galdarak eta instalakuntza elektrikoak aldatzeko Eusko Jaurlaritzaren Renove Planeko laguntza eskuratzeko epea irailaren 30a arte zabalik. Eusko Jaurlaritzak energia esparruan inbertsioak egiteko 22,1 milioi euroko bederatzi laguntza programa martxan jarri ditu. Programa hauen helburua bikoitza …

Gehiago/Más

Bono taxi programak ezintasun larriak dituzten pertsonen joan etorriak egiteko diru laguntzak eskainiko ditu

Udaleko Gobernu Batzordeak 2013ko bono taxi programa onartu du. Programa honen bitartez, mugikortasun arazoak eragiten dizkieten ezintasun arazo larriak pairatzen dituzten pertsonei diru laguntzak eskaintzen zaizkie, beti ere euren joan etorri pertsonalak egiteko taxi zerbitzu bat erabil dezaten. Bono taxia eskatzeko honako baldintza hauek bete beharko dira: Laudion erroldatuta egotea, 12 eta 65 urte bitartean …

Gehiago/Más

Laudioko gizarte elkarteentzako laguntzak

Laudioko Udalak, 2013 urteari dagozkion Gizarte zerbitzuen arloan jarduera garatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak onartu ditu, eta dirulaguntzon zenbatekoa 35.000,00 eurokoa da. Jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen eskaerak, Laudioko Udaleko Herritarrentzako Arrera Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, behar bezala erregistratzeko. Eskaerak aurkezteko epea, deialdiko oinarri hauek ALHAOean argitaratu ondoren hogeita hamar egun pasa …

Gehiago/Más