Garapenerako Lankidetzako 5 proiektutan lagunduko du udalak

Udaleko Gobernu Batzordeak garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzeko laguntzak banatu ditu. 2015eko deialdiaren baitan 23.967 euroko ekarpena egingo zaie hurrengo Gobernuz Kanpoko Erakundeei: Vicente Ferrer Fundazioa: 4.992 euro jasoko ditu Cherlopallin (India), urtegi bat birgaitzeko. Abay-Euskadi: 5.112,45 euro emango zaizkio Etiopiako herri batean laborantza programa bat garatzeko. Bakearen aldeko Lankidetza Batzarra: 5.265 euroko laguntzarekin Bignonako (Senegal) …

Gehiago/Más

Elikadurari buruzko hitzaldia

Nieves Urrutiak, elikaduran aditua, “Zertarako jaten dugu?” hitzaldia eskainiko du irailaren 18an, ostirala, 20:00etatik aurrera Satya Yoga Eskolan. Sarrera doakoa izango da eta izena eman beharko da aurretik eskolan, Karmen kalea 3, edo 650 535 516 telefonoan.

Yoga elkartasun saioak Asasam-en alde Satya Yoga Eskolan

Satya Yoga Eskolak ASASAM elkartearen aldeko “Elkartasun Saioak” eskainiko ditu ikasturte honetan. Yoga saio hauekin, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkartearen alde egingo dugu lan diru ekarpen boluntarioak jasotzeko asmoz. Lehen saioa irailaren 19an, larunbata, 10:30etik 12:00etara burutuko dute. Zatoz!  

Gurutze Gorriaren Laudioko Tokiko Batzarrak ateak zabaltzeko eguna antolatuko du datorren igandean, uztailaren 12an.

Igande honetan, 2015eko uztailaren 12an, Gurutze Gorriaren Laudioko Tokiko Batzarrak ateak zabaltzeko eguna antolatuko du Aldaikoerreka plazan, 11:00etatik 14:00etara bitarte, herritar guztiei erakundearen bitarteko, giza baliabide eta proiektuen berri ez ezik, erakundeak ematen dituen zerbitzu guztien berri ere emateko.Gurutze Gorriaren eginkizunari buruzko informazioa emateko erakusketak eta hitzaldiak egingo dira, eta gauzatzen diren proiektu, programa eta …

Gehiago/Más

Caritasek bigarren eskuko denda ireki du

Caritasek Elortza Maisua kalean bigarren eskuko denda zabaldu berri du, “Espacio de corazón”. Goi Nerbioi osorako zerbitzua eskainiko dute. Bertan, zapatak, arropa, bitxiak eta elkarteko tailerretan lan egiten duten pertsonek paperez egindako produktuak salduko dituzte. Helburua kontsumo arduratsua bultzatu, ingurugiroa errespetatu eta gizarte- bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonak laguntzea da. Denda astearte eta ostegunetan egongo …

Gehiago/Más

Odola emateko kanpaina

Uztailean odola emateko kanpaina berria egiten hasi dira 5 auzo edo gunetan. Uztailaren 6, 20 eta 27an Ardantzazarreko gizarte zentroan egongo da horretarako aukera, eta uztailaren 13an Gaztela eta Leongo zentroan, 16:30etik 20:00etara. Ugarten, aldiz, uztailaren 8an eta 15ean kokatuko dute zerbitzua, eta Aretan hilaren 14an, 16:45etik 20:15era. Horretarako, baina, ezinbestekoa da 18 eta 70 …

Gehiago/Más

“Eta ereingo bagenu / Y si plantamos…”

“Eta ereingo bagenu / Y si plantamos” txapelketarekin amaitu da Udalaren Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria Arloak nahiz Adikzioak Prebenitzeko Arloak 2014ko urrian hasitako eskola-kanpaina, helburu gisa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan bideratzen diren udal programei lotutako bizitza-baloreak azpimarratzea zuena. 2014-15 ikasturtea hastean, Udalak kolore desberdinez apaindutako seina lorontzi eman zien ikastetxe guztiei. Lorontziek 18 balore/mezu …

Gehiago/Más

Gizarterako diru-laguntzak

Udalak gizarterako hiru diru-laguntza onartu ditu. Lehen deialdia diru irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta dago, gizarte ekintzak antola ditzaten eta jendarteratzea sustatzeko. Bigarrena, garapen proiektuak babesteko izango da; eta azkena udan herrialde txiroetako haurrak familietan hartzea errazteko. Lehen bi diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 29an bukatuko da, eta hirugarrena ekainaren 24an. Informazio gehiagorako 944034840 telefonora deitu edo www.laudio.eus webguneko “diru-laguntzak” atalean sartu.

Laudiok Bidezko Merkataritzaren Eguna postre lehiaketa batekin ospatuko du

Maiatzaren 24an, igandea, Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatzen da eta horregatik Ipar- Hego taldeak bidezko merkataritzako gozogintza lehiaketa antolatu du. Gainera, 11:00etatik aurrera informazio gunea jarriko du eta 12:30etik 13:30era lehiaketan parte hartu nahi dutenek bere postreak eraman beharko dituzte. Bakoitzak bidezko merkataritzako produktu batekin eginda egon beharko da eta tokiko eta gertuko produktuen erabilera baloratuko …

Gehiago/Más

Ehun laudioarretatik 1ek odola eman zuen

Martxoa eta apirilean odola eman duten kopurua 204etara igo da. Haietatik bost lehen aldiz odola ematen zutenenak izan dira. Honek esan nahi du ehun laudioarretatik 1ek odola eman zuela odol ateratzeak egiten diren ohiko lekuetan. Osakidetzako Transfusio eta Giza- Ehunen Euskal Zentroko mediku taldetik gogoratu nahi dute: “Gaur egun pertsonek gure odola behar dute, baina …

Gehiago/Más

Laudioarren laguntzari esker, Indian beste eskola bat dute

Martxoan Vicente Ferrer Fundazioak Anatapurren (India) eraikitako eskolaren eraikuntza gastuen justifikazioa aurkeztu zion udalari. Izan ere, 2013an 7.200 eurotako laguntza eskaini zien, proiektuaren gastuen %55 bere gain hartuz. Eskolak Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako 132 mutil eta 83 neska ditu; eta nagusiki dálit izenarekin ezagunak diren eta Indian maila baxueneko pariak dituzten herritarrez osatua dago, …

Gehiago/Más

Laboral Kutxa Baskoniaren elkartasun partida

Saski Baskoniak ekimen berri bat abiatu du gaixotasun eta aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten Arabako 40 elkartetik gora laguntzeko dirua biltzeko. Horien artean dago Aiarako ASASAM. Horregatik, Endesa Ligako hurrengo partiduan, maiatzaren 3an, igandez, Laboral Kutxa Baskonia eta UCAM Murcia lehiatuko dira Buesa Arenan 18:00etan. Sarreren bidez eskuratutako diru guztia elkarteei emango zaie. …

Gehiago/Más

Nomeolvides elkarteak 7,2 tona produktu emateagatik eskertu ditu herritarrak

Nomeolvides elkarteak herritarrek eta boluntarioek eskainitako laguntza eskertu du. Izan ere, 7,2 tona produktu bildu dituzte elikagai, garbiketa eta higiene pertsonalerako produktuetan. Era berean, Berriak eta Eroski supermerkatuek egindako ekarpena azpimarratu dute. Nomeolvides elkartea emaitzarekin pozik azaldu da. Datozen hilabeteetan Laudioko bizilagunen artean banatuko dituzte jasotako produktuak.

Saharar herriari elkartasuna adierazteko 3.800 kilo elikagai

Amurrio-Aiaraldeko RASD elkarteak Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduei (Argelia) elkartasuna adierazteko “Piztu Itxaropena” XI.Euskal Karabanaren emaitza aurkeztu du. Egitasmoaren antolatzaileek adierazi dutenez, otsailaren 21ean 300 tona elikagai bidali zituzten Donostiatik Saharara bost trailer eta hiru kamioietan. Aiaraldean 3.800 kilo janari bildu dira, iaz baino pixka bat gutxiago. Hala ere, egungo krisia eta herritarrek bestelako proiektuei egiten dizkieten …

Gehiago/Más

Martxoaren 27an eta 28an elikagai-bilketa egongo da

Nomeolvides pobreziaren aurkako elkarteak martxoaren 27an, ostirala, eta 28an, larunbata, elikagai-bilketa egingo du. Produktuak Eroskin, Berriaken eta Eroski Cityn hartuko dituzte ordutegi komertzialean. Elkartetik bereziki produktu batzuk ematea eskatzen da: esnea, olioa, galletak, txokolatea, azukrea, etxerako garbiketa produktuak eta norberaren garbitasunerako produktuak, xaboiak, xanpua, hortzetako pastak eta eskuilak eta konpresak. Elikagaiak Laudioko bizilagunentzako izango dira …

Gehiago/Más

“Vía Campesina” mugimendua eta ekonomiako aukera berriak ezagutzeko hitzaldiak

“Laudion bizi gara” elkarteak eta Ongizate Arloak “Justizia soziala” hitzaldi zikloaren baitan bi ekitaldi egingo ditu datozen egunetan. Martxoaren 18an Iñaki Urkixok (EHNE) “Vía Campesina” Nazioarteko Nekazarien Mugimenduaz hitz egingo du. Martxoaren 26an, berriz, Antxon Borjak (EHUko Ekonomia irakaslea) “Ekonomian aukera berriak” azalduko ditu. Saio guztiak gazteleraz eta Udaletxeko Erabilera Anitzeko aretoan izango dira, 19:00etatik …

Gehiago/Más

Odola emateko hiru zita

Odola emateko kanpainak datorren hamabostaldian ere izango du segida. Martxoaren 16an 16:30etik 20:00etara Gaztela eta Leon etxean egongo da horretarako aukera. Martxoaren 17an, berriz, Viña Vieja kalea izango da topaleku, 16:30etik 20:15era. Kanpaina martxoaren 23an bukatuko da Aretan, 16:30etik 20:00etara odola biltzeko jarriko duten autobusarekin.

Eko-Justizia sukaldaritzaz gozatzeko bi saio

Arabako Medicus Mundik eta Laudioko Ipar-Hegoa taldeak “Eko-Justizia sukaldaritza lantegia” egingo dute martxoaren 14an eta 21ean. Saioak Zubiko etxean egingo dira, 10:00etatik 14:00etara. Nagore Lázarok (Hezitzaile nutrizionista) eta Elena Zudairek (Alternatiba 220o Sukaldaritza Gune Alternatiboaren sustatzailea) produktu ekologikoetan eta bidezko merkataritzan oinarritutako errezetak irakatsiko dituzte. Bestalde, martxoaren 14tik 18ra, Bidezko Merkataritzaren inguruko erakusketa egongo da …

Gehiago/Más

Eko-Justizia sukaldaritza lantegirako izena-ematea, zabalik

Arabako Medicus Mundik eta Laudioko Ipar-Hegoa taldeak Eko-Justizia sukaldaritza lantegia antolatu dute martxoaren 14 eta 21erako. Sukaldaritza lantegia 10:00etatik 14:00etara izango da Zubiko Etxean. Nagore Lázarok (Hezitzaile nutrizionista) eta Elena Zudairek (Alternatiba 220o Sukaldaritza Gune Alternatiboaren sustatzailea) produktu ekologikoz eta bidezko merkataritzaz egindako errezetak irakatsiko dituzte. Ikastaroa doakoa da eta izen ematea martxoaren 12 arte …

Gehiago/Más

“Justizia soziala” hitzaldi zikloa

Udaleko Ongizate Arloak,“Laudion bizi gara” elkartearekin batera, hitzaldi ziklo bat antolatu du martxoan zehar egiteko. Hala, martxoaren 10an, asteartea, Gorka Morenok (Ikuspegi Behatokiko zuzendaria) eta Julen Zabalok (EHUko soziologia irakaslea) migrazioaz hitz egingo dute. Ekitaldia euskaraz izango da, eta Kultur etxeko Arraño gelan egingo dute. Martxoaren 18an, asteazkenean, udaletxeko Erabilera Anitzeko gelan Iñaki Urkixok (EHNE) …

Gehiago/Más