Ebook-ak eskuratzeko aukera liburutegian

Hemendik aurrera liburutegiko bazkideek liburu elektronikoen mailegua egiteko aukera izango dute. Liburutegiak 7 ebook gailu jarriko ditu herritarren eskura. Irakurtzeko makinetan euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez dauden 50 liburu sartu dituzte. Erabiltzaileek Ebooka hilabete batez erabiltzeko aukera izango dute.

Sorgin zapatuek eta irakurketa klubak aukera berriak eskainiko dizkigute euskaraz aritzeko

Azaroaren lehen hamabostaldian, batetik txikienek hainbeste disfrutatzen dituzten sorgin zapatuek eta bestetik irakurketa klubak euskaraz aritzeko eta disfurtatzeko aukera eskainiko digute. Ez zalantzarik izan eta aukeratu zuen hitzordua eta ekin euskaldun egiten gaituenari: Azaroak 1, larunbata: Sorgin Zapatuak. APIKA taldeko ipuinkontalaria. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. Eta, amaitzeko, esku-lanak, nork · bere arkatzak gordetzeko potoa …

Gehiago/Más

Uztailean eta abuztuan Lamuzako liburutegiak goizez bakarrik irekiko ditu ateak

Lamuzako udal liburutegiko arduradunek, zentroko ordutegia uztailean eta abuztuan, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean izango dela gogorarazi nahi die erabiltzaile guztiei. Ateak astegunetan bakarrik izango dira zabalik. Gogora ezazue ere, Laudioko udal liburutegiak, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, alemanez eta frantsesez osatutako 50 obra bilduma duen liburu elektronikoen irakurle bat eskaini nahi diela erabiltzaileei. Maileguan hilabete batez izan …

Gehiago/Más

Hurrengo asteburuetan Liburutegia zabalik ikasgela gisa

Lamuzako Udal Liburutegiak, uztailaren 6a bitarteko asteburuetan, hau da, larunbata eta igandetan, bere ateak zabalik izango dituela gogora arazi nahi die, une honetan, ikastaro bukaerako azterketak prestatzen ari diren guztiei. Gauzak honela, astebururako ordutegia zein izango den luzatzen dizuegu jarraian: Larunbatetan 16.00etatik 20.00etara, eta igandetan 10.00etatik 14.00etara, eta 16.00etatik 20.00etara. Honen inguruan nabarmendu, aipatutako egunetan …

Gehiago/Más

Laudioko liburutegiak bere liburu fondoa digitalizatzeko proiektuari ekin dio

Laudioko liburutegiak, udalerriko beste instituzio batzuen lankidetzarekin, “Laudio Barrendik” deituriko udal fondoaren digitalizazio prozesua martxan jarriko du. Egitasmo honen bitartez, udalerriko ondarea zabaldu nahi da, izan ere digitalizatutako dokumentuak askatasun osoz kontsultatzeko aukera izango baita Liburuklik plataformaren bitartez (Euskal Liburutegi Digitala) eta osterantzean Europeana, europar liburutegi digitalaren bidez. Laudioko egile gehien parte har dezaten, udal liburutegiak …

Gehiago/Más