Aretako liburutegia

Urritik Aretako Liburutegia -Fabián Legorburu Ikastetxean- irekirik dago 16:00etatik 20:00ak arte astelehenetik ostiralera bitarte, asteazkena salbu, 14:30etan irekitzen baitute.

Euskal Liburu eta Disko Azokaren 51. edizioa izango da Durangon. Bus zerbitzua

Abenduaren 2tik 6ra, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 51. edizioa izango da Durangon.Hara bertaratzeko bus zerbitzua koordinatuko da eskualdeko bete udal batzuekin batera. Interesgarriena da ITZULTZEKO AUKERA BI daudela eta, aldez aurretik inori ezer esan barik bertan erabakiko dugu zein bus hartuko dugun, bietan lekua izango dugulako erreserbaturik. Honakoak dira jakin beharrekoak:     EGUNA: …

Gehiago/Más

Udal tailerrak 2016-2017

Helduak Astelehena 10:00-12:00 Margoketa A (211 €) 17:00-19:00 Ehoziriak, bainika eta gantxiloa (211 €) 18:00-20:00 Scrapbooking (34 €) (#) 19:00-21:00 Margoketa B (211 €) 19:00-21:00 Zur-lanketa (211 €) Asteartea 10:00-12:00 Joskintza (211 €) 17:00-19:00 Dekorazio arteak A (211 €) 17:00-19:00 Margoketa C (211 €) 19:00-21:00 Dekorazio arteak A (211 €) 19:00-21:00 Kartonajea (34 €) Asteazkena 10:00-12:00 Margoketa A (*) …

Gehiago/Más

Guadalupeko Amaren omenez, Extremadurako Etxearen jaiak

Irailak 8, osteguna 18:00 Argazki, marrazki eta olerki LEHIAKETA 19:00-20:00 Guadalupeko Amaren OHOREZKO ARDOA Ondoren, LUNTXA Irailak 9, ostirala 17:00 Haurrentzako JOLASAK 20:00-21:15 FLAMENKO JAIALDIA: Marianao Mangas gitarra jolea eta David Vazquez abeslaria 21:30 DISKOFESTA Keltu Soinuaren eskutik Irailak 10, larunbata 12:30 MEZA 13:30 LUNTXA bazkide eta gonbidatuentzako 20:00 – 21:30 ARETO DANTZAK Baisalaren eskutik …

Gehiago/Más

Ez da kasualitatea

Abuztuan 27, 20:00etan: Txosnen barrutian, “EZ DA KASUALITATEA” eraso sexisten aurkako bertso saio musikatua. Gai- jartzaile: Izar Mendiguren. Bertsolariak: Jone Uria, Enertitz Artetxe, Eli Pagola, Nerea Elustondo. Musikariak: Gari Otamendi eta Araitz Bizkai

Jalgi, astebete kulturaz blai

Aiaraldea euskal kulturaren bilgune bihurtuko da maiatzaren 23tik 29ra. Izan ere, egun horietan ‘Jalgi, euskal kulturaren plaza ibiltaria’ ekimenaren lehenengo edizioa hartuko du eskualdeak.  Adierazpide ezberdineko 65 kultur jarduera egongo dira guztira. Astean zehar egitarau oparoa hartzeaz gain, Laudio kulturaren erdigune izango da hilaren 28an, egun horretan Jalgiren festa nagusia ospatuko baita adin guztietarako kultur …

Gehiago/Más

Basalarrinako kultur eta kirol proposamenak

Maiatzaren 3an 19:30ean “Kamaradak” liburuaren aurkezpena eta Joxe Iriarte ‘Bikilaren’ hitzaldia jasoko du Basalarrinako egoitzak. Horretaz gain, maiatzaren 15ean XVIII. Ugarteko Udaberriko Mendi ibilaldia antolatuko dute. Ugarteko plazan izango da irteera, 8:00etan ibilaldi luzekoa eta 9:00etan ibilaldi txikikoa. Ermualde inguruan hamaiketakoa hartuko dute parte- hartzaileek.

Laudiok bat egingo du Galiziar Letren ospakizunarekin

Aurten maiatzaren 7tik 15era izango da Laudioko Galiziar Zentroak haien lurraldearen zati bat gurera ekarri eta Aldai plaza beteko duen momentua, Galiziar Letren egunaren ospakizuna dela eta. Aurten Manuel María poeta omenduko dute. Nabarmentzekoa da María izan zela pregoilaria Laudion lehenengo Euskadiko Galizia Eguna ospatu zenean. Horregatik, elkarteak bere obraren inguruko hitzaldi bat eta Mariaren …

Gehiago/Más

Liburu aurkezpena

“LOS VERDES CAMPOS”, AMADO GÓMEZ UGARTE Apirilaren 28an, ostiralean, 18:00etan, Liburutegian (Lamuza, 19). Egileak sinaturiko 5 liburu zozkatuko dira.

Artzeren poemak eszenatokian

“Nola belztu behar zuria” obra aurkeztuko du Metrokoadroka kolektiboak apirilaren 8an LHUIko aretoan. Poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizun honek Joxan Artzeren azken poemak oinarri hartzen ditu eta pop-folk errezitaldi ez ohikoa eskaintzen du. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Sarrerak 3€ balio ditu.

Laudioko alderik musikalena, liburu batean

Salgai da dagoeneko “Coral Andere abesbatza, Laudio musikala” liburua Lekanda kioskoan, tren geltoki parean, 12 euroren truke. Argitalpena 25. urtemuga dela-eta egin du abesbatzak. Lan honek taldearen historia ez ezik, Laudion urteetan zehar izan diren musika elkarte desberdinen ibilbideak ere jasotzen ditu, argazki bilduma interesgarriarekin batera.