Euskararen Jaia 2016

Irailak 30, ostirala 17:30 Umeentzako JOLASAK ETA TAILERRAK, Herriko plazan edo Aldain eguraldiaren arabera: txapa eta gastronomia tailerra, xakea eta aurpegi margoketa. 19:00 DISKOFESTA 6 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzat. Urriak 1, larunbata 10:00 Laudioko ekoizleen AZOKA Pío XII kalean. 12:30 KANTU KALEJIRA Nafarroa taldearekin Herriko Plazatik abiatuta. 13:00 URREZKO MAKILAREN ENTREGA, Euskararen jaiako ekitaldi nagusia …

Gehiago/Más

Sorgin zapatuak

Urriak 15, Aretako Kultur Etxean 17:30etik 19:30era. “Mugi Boogy” saioa Nai Djarekin, landare-poteak prestatzeko eskulan saioa eta askaria, Kirikiñok koordinatuta. +5urte.

Zeramika eskolako ikasturte berria

Laudioko zeramika eskolak hurrengo ikasturtean tailer berri bat eskainiko du. Saioak asteazkenero izango dira, urriaren 5etik aurrera, 18:00etatik 20:00etara. Tornu eta esmalte tailer monografikoak ere egongo dira. Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko 635 72 17 60 telefono zenbakira dei liteke.

Udal tailerrak 2016-2017

Helduak Astelehena 10:00-12:00 Margoketa A (211 €) 17:00-19:00 Ehoziriak, bainika eta gantxiloa (211 €) 18:00-20:00 Scrapbooking (34 €) (#) 19:00-21:00 Margoketa B (211 €) 19:00-21:00 Zur-lanketa (211 €) Asteartea 10:00-12:00 Joskintza (211 €) 17:00-19:00 Dekorazio arteak A (211 €) 17:00-19:00 Margoketa C (211 €) 19:00-21:00 Dekorazio arteak A (211 €) 19:00-21:00 Kartonajea (34 €) Asteazkena 10:00-12:00 Margoketa A (*) …

Gehiago/Más

Zeramika eskolako ikasturte berria

Laudioko zeramika eskolak hurrengo ikasturtean tailer berri bat eskainiko du. Saioak asteazkenero izango dira, urriaren 5etik aurrera, 18:00etatik 20:00etara. Tornu eta esmalte tailer monografikoak ere egongo dira. Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko 635 72 17 60 telefono zenbakira dei liteke.

Eta ereingo bagenu…

“Eta ereingo bagenu…” lehiaketaren aurtengo edizioa La Milagrosa Ikastetxeko DBH 1. mailako B klaseko lanak eta Lamuzako Lehen Hezkuntzako 6.mailako taldekoak irabazi dute. Ekimenak 24 gelaren parte hartzea izan du, Lehen Hezkuntzakoak (Lamuza, Fabián Legorburu eta Lateorro) zein DBHkoak (Laudio Ikastola, Laudio BHI eta La Milagrosa). Guztira 900 ikasle baino gehiagok aurkeztu dituzte apaindutako lorontziak. …

Gehiago/Más

Hemen da apaindutako lorontzien txapelketa!

LHko hirugarren zikloko eta DBHko lehen zikloko Laudioko ikasleek heziketarekin lotutako programa ezberdinetan bizitako esperientzia loreontzietan irudikatu dute. Maiatzaren 18tik 27ra, 17:00etatik 20:00etara, egongo dira Kultura Etxean egindako lanak ikusteko eta bozkatzeko aukera. Hautaketan parte hartzen duten herritarren artean sari baten zozketa egingo da. Herritarren bozketaren ondoren, epaimahai tekniko batek baloratu eta jakinaraziko du ikastetxeen …

Gehiago/Más

Sorgin Zapatuak

Apirilak 9: Globo aerostatikoak egiteko eskulan saioa eta askaria. 5 urtetik gorakoentzat. Doan. Tokia: Lamuza parkeko udal Ludoketan. Ordutegia: 17:30 – 19:30. Dinamizatzailea: Arima taldea. Apirilak 16: “Deskalabru zientzialariaren ganbara” ikuskizuna, askaria eta zientzia esperimentuak egiteko tailerra. 5 urtetik gorakoentzat. Doan. Tokia: Lamuza parkeko udal ludoketan. Ordutegia: 17:30 – 19:30. Dinamizatzailea: Arima taldea.

Sorgin zapatuak

Martxoak 5. Piraten jaia egiteko eskulan saioa eta askaria. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Tokia: Lamuza parkeko udal Ludoteka. Dinamizatzailea: Arima. Martxoak 12. Tomax pailazoaren “Txipli-txapla” ikuskizuna eta askaria. Amaitzeko lepokoak eta eskumuturrekoak egiteko eskulanetako saioa.17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Tokia: Aretako Kultura Etxean (Errementeria baserria). Dinamizatzailea: Kirikiño.

Sorgin zapatuak

Otsailak 13: “Jakin eta Jolas” pailazoak arituko dira, askaria egongo da eta nork bere egutegia egiteko tailerra egongo da. Ekintzak 17:30etik 19:30era bitartean garatuko dira Gar- deako Gizarte Etxean. Otsailak 20: Mozorroak prestatzeko eskulanetako saioa eta askaria. Tokia: Lamuza parkeko udal ludoteka. Ordutegia: 17:30-19:30. Ekitaldia 5urtetik gorakoei zuzendua dago. Dinamizatzailea: Arima. Otsailak 27: “Mundutik kontu kontari” ipuin-saio …

Gehiago/Más

Sanblasak 2016

Urtarrilaren 30ean ospatuko da San Blas jaia Aldai plazan. Alabaina, 28an Terencio IX. Txerria ikusteko aukera egongo da goizean zehar merkatuan. Urtarrilak 30, larunbata 10:00, feriaren hasiera. Feriaren bedeinkapena, baserrilanabes eta artisauen erakusketa zein salmenta, umeentzako jolasak, hurritz makilen lehiaketa (Edonork har dezake parte. Partaideek gehienez hiru makil aurkez ditzakete. Lanak 10:30 baino lehen ekarri …

Gehiago/Más

Scrapbooking eta idazkera kreatiboa lantzeko ikastaroak

Otsaila eta apirila bitartean bi ikastaro-tailer berri eskainiko dira Kultur Etxean. Lehenengoa Scrapbooking izango da, argazki eta oroimen albumak pertsonalizatzeko kurtsoa. Tailerra asteazkenero 19:00etatik 21:00etara egingo da otsailaren 1etik apirilaren 25era. Bigarrena idazkera kreatiboaren ingurukoa izango da eta astelehenero 17:00etatik 19:00etara emango da otsailaren 3tik apirilaren 27ra. Bi ikastaroek 12 egun eta 24 ordu iraungo dute. …

Gehiago/Más

“Sorgin Zapatuak”: Arkitektura eta dantza tailerrak

“Sorgin Zapatuak” ekimenaren hurrengo jarduerak urtarrilaren 16an eta 23an izango dira. Hala, 5 urtetik gorako haurrek larunbatero ikuskizunaz edo eskulanez eta askariaz gozatu ahalko dute doan. Ekintzak 17:30etik 19:30era bitartean garatuko dira. Urtarrilak 16, larunbata: Arkitektura egiturak egiteko tailerra eta askaria. Tokia: Lamuza parkeko ludoteka. Dinamizatzailea: Arima. Urtarrilak 23, larunbata: “Ginkanadantz” dantza eta koreografia tailerra …

Gehiago/Más

Sorgin Zapatuak: ikuskizuna eta tailerrak

“Sorgin Zapatuak” ekimenaren hurrengo jarduerak abenduaren 12an eta 19an izango dira. Hala, 5 urtetik gorako haurrek larunbatero ikuskizun batez, eskulanez eta askariaz gozatu ahalko dute doan. Ekintza guztiak 17:30-19:30 bitartean garatuko dira. Abenduak 19, larunbata: Artile borla animalia egiteko tailerra eta askaria. Tokia: Gardeako Gizarte Etxea. Dinamizatzailea: Arima.

Tailerrak

Abenduaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean, 9:00etatik 14:00etara, Liburutegian. Gabonetarako apaingarriak, aurpegi margoketa eta orri markak.

Sorgin Zapatuak: hurrengo 4 ekintzak

“Sorgin Zapatuak” ekimenaren hurrengo jarduerak abenduaren 5ean, 12an eta 19an izango dira. Hala, 5 urtetik gorako haurrek larunbatero ikuskizun batez, eskulanez eta askariaz gozatu ahalko dute doan. Ekintza guztiak 17:30-19:30 bitartean garatuko dira. • Azaroak 28, larunbata, Aretako Kultur Etxean (Errementeria baserria). “Sorginkeriak 2.0” saioa MariOlas ipuin- kontalariarekin, askaria eta feltrozko zintzilikariak egiteko tailerra. Ordua: …

Gehiago/Más

“Sorgin Zapatuak” eta “Oxigenoa euskari” programetako ekintzak

Datozen bi asteburutan “Sorgin Zapatuak” eta “Oxigenoa euskarari” programaren baitan jarduera ezberdinak egingo dira. “Sorgin Zapatuak” 5 urtetik gorako umeei zuzenduta daude, eta “Oxigenoa euskarari” programako irteerak DBHko ikasleei. Ekitaldi guztiak doakoak dira. Sorgin Zapatuak Azaroak 21, larunbata , Gardeako Gizarte Etxean. Euri-makil musikala egiteko tailerra eta askaria. Ordua: 17:30-19:30. Dinamizatzailea: Arima. Azaroak 28, larunbata, …

Gehiago/Más

Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako jarduerak Udaleko Berdintasun Arloak eta Avillo, Biok, Solastiar, Jakaranda eta Etawasol elkarteek jarduera ezberdinak prestatu dituzte azaroan Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. Horien artean, hitzaldiak, tailerrak eta antzerki lanak daude. Egitaraua: Azaroak 15, igandea 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era, Kultur Etxean. Bigarren mailako autodefentsa tailerra. Prezioa: 3€ Laudion erroldatuentzat, 5€ besteentzat. …

Gehiago/Más

Sorgin Zapatuak: Zorroak egiteko tailerra eta antzerkia

“Sorgin Zapatuak” ekimenaren hurrengo jarduerak urriaren 31ean,azaroaren 7an eta 14an izango dira. Hala, 5 urtetik gorako haurrek larunbatero ikuskizun batez, eskulanez eta askariaz gozatu ahalko dute doan. Ekintza guztiak 17:30-19:30 bitartean garatuko dira. Urriak 31, larunbata: “Euskal erromeria” umeentzako dantzaldia eta imanekin lauburuak egiteko tailerra. Tokia: Aretako Kultur Etxea (Errementeria baserria). Dinamizatzailea: Arima. Azaroak 7, …

Gehiago/Más

Aiarako Erakusleihoen bigarren txapelketa

AEKOk, Aiaraldeko Enpresen Koordinaziorako Federazioak, Aiara koadrilako Erakusleihoen bigarren Txapelketan parte hartzeko deia egin du. Ekimena eskualdeko merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimenduei zuzenduta dago eta erakusketak barruan zein kanpoan jar daitezke. Parte-hartzea doakoa da eta nahiz eta gaia librea izan, normalean saltzen dituzten produktuak erakutsi beharko dira. Erakusleihoak abenduaren 9tik 23ra egon beharko dira erakusgai. …

Gehiago/Más