Category Archives: Kultura
Euskara bekak eska ditzakezu!
Udan (ekainean, uztailean, abuztuan edota irailean) euskara ikasten egon bazara, beka bat dagokizu. Horretarako eskaera egiteko epea urriaren 16ra arte egongo da irekita. Adi egon eta eskatu zurea! Eskaera egiteko bete behar duzu udal webgunearen “Laguntzak eta lehiaketak” atalean dagoen eskaera-inprimakia. Hala ere, zalantzak izatekotan jo telematikoki Hizkuntza Normalkuntza eta Identitatea udal zerbitzura: euskara@laudio.eus / 651 703 …
Laudiok Ermualdeko Historia Jardunaldiak aurkeztu ditu
Urriaren 31tik azaroaren 21era arte, hitzaldiak izango dira Alberto Santana, Jesús Muñiz, Iñaki García eta Sergio Escribano aditu handien eskutik Laudioko Ermualdeko Andra Mariaren Santutegiko Monumentu Multzoa 2002. urtean Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean inskribatu zenetik, eta hura eta haren ingurua kontserbatzeko 2015ean plan estrategiko bat onartu zenetik, hainbat jarduketa egin dira tokiko ondare-potentzial guztia ikertzeko, …
Laudiok zinema seguruaren aldeko apustua egin du auzotarrentzat `TOP ZINEMA´ ekimenarekin
Aretoaren edukieraren %60koa izango da edukiera eta lehenengo saioa 17:00etan izango da; bigarrena, berriz, 20:00etan hasiko da Hilean behin haurrentzako euskarazko zinema proiektatuko da eta abenduan programazio berezia egingo da Kalitatezko filmak balioetan trebatzeko baliabide bikaina direla erakutsi dute; izan ere, haien bidez, ezkutuan zeuden idealak eta asmoak agerian jartzen dituzte, eta, beraz, film bat …
LAIAeskola ikasturte berriarekin dator
Aiaraldeko LAIAEskolaren ikasturte berria honen programazioarekin indartsu dator berriro ere; badakigu erronka handia izango dela, pandemia-egoera dela eta; horregatik, jarduera asko online edo modu birtualean egingo dira. Adi, programazioa benetan interesgarria delako eta gure burua zaintzen, ikasten eta emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna sustatzen duten espazioak partekatzen jarraitu nahi dugulako. Kaleetan eta “hodeian” ikusiko dugu …
Berbalagun 2020-2021: euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko!
EUSKARAZ PRAKTIKATZEKO ETA BIZITZEKO aukerak eskura izango dituzu beste ikasturte batez, zure neurrira eta ordutegietara egokituak, familia giroan zein bakankako planean egotekoak eta, gainera, Udalak AEKrekin egindako zerbitzu-kontratu bati esker, erabat doakoa. BERBALAGUN deitzen da ekimena eta parte hartzeko eskatzen zaizun bakarra 16 urtetik gorakoa izatea (familia taldetan izan ezik, noski) da eta izena ematea, …
HaziAraba jaialdia Laudion
Urrian Estimulazio Artistiko Goiztiarreko Landa-Jaialdiaz disfrutatu ahal izango dugu Laudion bi ekitaldiekin 1 eta 6 urte bitarteko umeentzat zuzenduta daudenak eta Lamuza parkeko Kasinoan eskainiko direnak. Jaialdi honek kulturaren eta artearen hazia Arabako lurraldeko txikienen artean zabaltzeko helburua dauka. Urriak 10 18:00 CASINO / LAMUZA PARKEA Antzezlana “Kubik” Konpainia Teatro Paraíso 1 – 5 urte …
Tailerra: Nola grabatu eta editatu sareetarako eta webgunerako bideoak?
Laudioko Garapen Agentziak tailer honetan erakutsiko digu nola muntatu bideo bat modu errazean, norberaren edukitik abiatuta, YouTubeko negozio-kanal batean, sare sozialetan, webguneetan eta abarretan txertatzeko. Merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten dutenentzako doako tailerra da. Urriaren 8an izango da, arratsaldeko 15:30tik 17:00etara, interneten bidez, ZOOM plataformaren bidez, hain zuzen ere. Izena emateko: enpresetarakolaguntza@laudio.eus helbidera email bat …
Robotika zer den ezagutu nahi duzu?
Udalaren Gazteria Zerbitzuak on line robotika ikastaroa prestatu du 10-18 urte bitarteko gazteentzat. STEAM filofiaren arabera, ezagutza teknikoak landuko dituzte ikuspegi artistikotik eta sormena sustatuko duten proiektuen bidez. Ikastaroaren material guztia izena ematean bidaliko da. 3 ikastaro izango dira; 10-12 urteentzako, 13-15 urteentzako eta 16-18 urteentzako. Gehienez 10 pertsona egon daitezke ikastaro bakoitzean. Programa: Azaroaren …
Berriro dator LAUDIO TOP ZINEMA
Adi egon! Saio guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira. Edozein kexa edota iradokizun izatekotan zerbitzuari buruz, bidali diezagukezue laudiotopzinema@laudio.eus helbidera. Filmak: Urriak 3. 17:00 20:00 “LAS NIÑAS” DATA ALDATUTA* AZAROAK 7 17:00 // 20:00 Urriak 10. 17:00 20:00 “TEMBLORES” Urriak 17. 17:00 20:00 “AKELARRE” V.O.S Urriak 24. 17:00 20:00 “MI GRAN PEQUEÑA GRANJA” Urriak 25. 17:00 20:00 “PIRATA ARRATOIA” Urriak …
Udal Euskaltegiak Lamuza kaleko sarbidea berriz zabaltzen du
Euskaltegietan matrikulatzeko epeari eta euskara ikasteko laguntzei buruzko informazioaren berri izan
Irailean zehar zabalik egongo da euskaltegietan 2020-2021 ikasturterako matrikulatzeko epea. Horrez gain, Laudioko Udalak lagunduko du matrikula gastua beka batzuk emanez. Zenbateko diru-laguntzak 0,45 euro emango dira ikastaroan eskainitako irakastordu bakoitzeko, eta 0,90 euro eskatzailea langabezian egon bada. Kostu horiek dira Udal Euskaltegiaren matrikula-tasei dagozkionak, beraz, matrikularen %50 edo %100 itzuliko da kasu guztietan bere kasuan. …
Kultura Etxeko eta Udal Kiroldegiko ikastaroak bertan behera jarraitzen dira
Patxi Iturregi idazle laudioarrak “Ur biren artean” liburuaren gaztelaniazko bertsioa argitaratu du
Laudioko Udal Euskaltegian matrikula-epea zabalik
Irailean zehar bulegoa irekita egongo da goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara, jarraian zabalik Udal Euskaltegiak zabalik du 2020/21 ikasturterako matrikulatze-epea maila guztietan, zerotik hasita C1eraino, edozein beharretara egokituta, txandaka aritzeko aukera (goizeko eta arratsaldeko ordutegiekin). Metodologia modernoa eta esperientzia handia eskaintzeaz gain, prezioak ezin egokiagoak dira zentro publikoa izateagatik; gainera bekak ere badaude. Euskara ikasteko, herdoilduta …
Laudioarrak izango dira 2020ko sanroke sinbolikoen salbuespen pregoilariak
COVID-19k eragindako osasun-krisia hasi zenetik izan duten portaera eredugarria ezohiko moduan aitortzea da helburua Aurten, Udalak Laudioko herria salbuespen pregoilari izendatzea erabaki du. Ez dago jairik eta, beraz, ez dago pregoirik, baina Udalak xehetasun berezia eman nahi die laudioarrei, COVID-19ren pandemia ofizialki onartu zenetik izan duten portaera eredugarria dela eta. Esker oneko keinu sinbolikoa da, …
Udalak kontzientziazio bideo bat argitaratu du, udan Laudioko herritarrei erantzukizuna eta zuhurtzia eskatzeko
Laudioar gizarte zibileko pertsonek parte hartu dute ikus-entzunezko dokumentu honetan eta helburua udalerriko herritarrak sentsibilizatzea da, jarrera arduratsu eta solidarioa izan dezaten, COVID-19 berragerraldirik gerta ez dadin Abuztua Laudiora iritsi da, baina aurtengoa ez da aurrekoak bezalakoa izango. Ez da sanrokerik egongo eta, beraz, ez da ohiko txupinazorik eta pregoirik izango udaletxeko balkoitik, eta, gainera, …
Laudioko udal Euskaltegirako iraileko bulegoko ordutegia
Irailean zehar 2020-2021eko matrikulazioa eta Foru Aldundiko diru-laguntzak errazteko, arratsaldeko 19:00ak arte irekita egongo da bulegoa, eguerdian ez da itxiko. Harremanetan jar zaitezkete bai telefonoz (946722200 / 946722838) zein emailez (euskaltegia@laudio.eus). Horrez gain, B1, B2 eta C1eko eskolak eskainiko dituzte, irailaren 2an hasiko direnak. Covid-19a dela eta, plaza mugatuak dira. Gogoratu, Lamuza kaleko espaloian lanetan …
Laudiok 2020ko sanrokeak omentzeko lehiaketako kartel irabazleak aurkezten ditu
Hogeita hamar lan inguru aurkeztu dira, eta horietatik “Jaiegunetako odolkia”, helduen kategorian, eta “Laudioko Jaiak, dena ondo aterako da”, haurren kategorian Duela aste batzuk Laudioko Udalak herriko jaiak bertan behera utzi zituela ofizialki jakinarazi behar izan zuen: sanrokeak. Hala ere, Kultura eta Jai arloen arteko lan koordinatuaren bidez, udako aisialdiko “kultUDA – Laudio zabalik” programa …