Laudiok hiri-ekonomiaren estrategia aurkeztu du, lehiakortasuna eta garapena hobetzeko

Tokiko negozioen salmenta-gaitasuna indartzea du helburu, eta, aldi berean, nortasun propioa duen merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-eskaintza bat sortzea eta modernizazio-prozesua babestea Udalak Laudioko hiri-ekonomiaren estrategia aurkeztu berri du eta datozen urteetan landu beharreko helburu hauek ditu: Laudioko tokiko negozioen lehiakortasuna indartzea, nortasun propioa duen merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-eskaintza bat sortzea, negozioak modernizatzeko prozesuak laguntzea, erosteko …

Gehiago/Más

Laudio Hazik Community Manager buruzko online ikastaro berria eskainiko du

Marketin digitala gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, eta are gehiago pandemia egoera batean, non fisikoki urrun dagoen bezero batengana iristea benetako erronka bihurtzen  den. Sare sozialen erabilera adimentsu eta ordenatua da, beraz, funtsezkoa enpresa-estrategierako Hori dela eta, Laudio Hazi-k Community Manager online eta doako ikastaroa antolatu du, Laudioko negozioetarako arlo horretan dauden aukerak aztertzeko eta zuzudenduta, …

Gehiago/Más

Udalak jarduera-protokolo instituzional bat onartu du lan-istripu larri edo hilgarriei erantzuteko

Laudioko edozein enpresatan istripuren bat gertatzen denean edo udalerrian erroldatutako langileengan eragina izan dezakeenean abiaraziko den prozedura onartu du Udalbatzak Laudioarrak onartu berri du, iraileko udalbatzarrean, Laudioko enpresetan edo udalerrian erroldatutako langileei gerta dakizkiekeen lan-istripu larri edo hilgarriei erantzuteko erakundeen jardunerako tokiko protokoloa. Protokoloa lan-eremuan heriotza eragiten duten lanpostuari lotutako arriskuen ondorioz gertatutako istripu hilgarri …

Gehiago/Más

Laudio Udaleko adierazpen instituzionala

Laudio Udalaren Bozeramaleen Batzordeak, 2020ko uztailaren 28an, honako adierazpen instituzional hau idatzi du aho batez. Bertan, enplegua suntsitzeagatik kezkatuta dagoela adierazi nahi du, eta Tubacex enpresa estrategiko baten jarduera galtzea deitoratu nahi du, eskualde osoko industria-garapenean funtsezko eragilea baita. Era berean, babesa eta elkartasuna adierazten die Tubacexek Laudion eta Amurrion dituen lantegietako langileei eta eragindako …

Gehiago/Más

APILL elkarteak Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresa guztiei doako zerbitzuak eskaintzen dizkie

Udaleko Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Enplegu Sailaren laguntzari esker posible izango da 2020ko ekainaren 8a, astelehena. Une honetan Laudioko saltokiak, ostalaritza-enpresak eta zerbitzuak bizi duten egoera dela eta, COVID-19k sortutako osasun-krisiaren ondorioz, Apill udalerriko Merkatari eta Industria Txikien Elkarteak erabaki du “indarrak batzeko unea” dela “aurrera egiteko eta gure herriak bere enpresa-jarduerari eutsi ahal izateko”. Horrela, …

Gehiago/Más

Laudio Hazik Vital Kutxa Fundazioak diruz lagundutako hainbat tailer eskainiko ditu merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei zuzenduta

2020ko maiatzaren 22a, ostirala. Aiarako Kuadrillaren eta Vital Kutxa Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez, Aiarako Kuadrilla osatzen duten udalerrietarako zenbait prestakuntza-ekintza diruz laguntzeko, Laudio Hazik (Garapen Agentzia) ‘webinars’ edo tailer birtual teoriko/praktiko batzuk emango ditu, merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetako jabeei eta langileei zuzenduta. Helburua da pertsona horiei beren lana egin ahal izateko behar dituzten ezagutzak hobetzen laguntzea, bereziki …

Gehiago/Más

Merkataritza eta ostalaritzari zuzendutako online tailerrak 

2020ko maiatzaren 21a, osteguna. Laudio Hazik (Garapen Agentzia) hainbat prestakuntza-ekintza antolatu ditu merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetako jabeei eta langileei zuzenduta. Helburua da pertsona horiei beren lana egiteko behar dituzten ezagutzak hobetzen laguntzea, bereziki ecommerce eta marketin digitalarekin lotutakoak, COVID-19k datozen hilabeteetan izango dituen ondorioei hobeto aurre egiteko. Prestakuntza-ekintzen edukia hainbat webinaretan edo tailer birtual teoriko/praktikotan oinarrituta dago, …

Gehiago/Más

Laudio Hazik “Mindfulness eta enpresan duen aplikazioa” ikastaroa eskainiko du

Batez ere, langileentzat zuzendutako ikastaroa da, honako helburuak dituena: norberaren kontzientzia garatzea, hemen eta orain bizitzen ikasiz; kontzientzia pertsonala hartzea eta emozioak erregulatzea errazten duten ezagutza eta tresna praktikoak eskuratzea; zehazki, estresaren kudeaketa; autoezagutzan eta autokontzientzia emozionalean oinarritutako trebetasun emozionalak garatzea; arreta osoaren ezagutza teoriko praktikoan sakontzea, bai eta egungo bizipenean ere; eta mindfulness Meditazioa …

Gehiago/Más

Ekintzailetza sustatzeko laguntzak

Lanbidek laguntzak jarri ditu martxan, bai “enpresa ideia bat garatzeko”, bai “martxan jartzeko”. Eskaera egiteko epea otsailaren 19an amaituko da, eta laguntzak 1.000 euro eta 1.500 euro artekoak izango dira pertsona bakoitzeko, hurrenez hurrren; 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat bada, % 15eko igoera izango du, eta% 15ekoa emakumeentzat bada. Argibide gehiagorako: Laudio Hazi: 94 …

Gehiago/Más

Garapen Agentzian ikastaroak

Tokiko Garapen Agentziak eskainiko ditu hurrengo ikastaroak lanean jardun diren lagunentzat. Hobetuz diru-laguntzari esker egingo dituzte Artza Eraikinean. Pertsonen plataforma jasotzaile mugikorra langile izateko, 3 A eredua Data: Abenduaren 11tik 14ra bitartean Ordua: 15:00-20:00. Pertsonen plataforma jasotzaile mugikorra langile izateko, 3 B eredua Data: Abenduaren 18tik 21era bitartean Ordua: 15:00-20:00 Sartuko ikastaroak Sartuk antolatuko ditu …

Gehiago/Más

Laudioko Pagotxen Merkatua

Datorren ostiral eta larunbatean, irailaren 8an eta 9an, egun osoan zehar, Laudioko kaleetan udako Pagotxen Merkatuaren edizio berria ospatuko da. APILL Laudio Merkataritza eta Aisiak,  Pagotxen Merkatua Kalean antolatu du, non modan, oinetakoetan, lentzerian, bitxigintzan, lurrindegian, osagarrietan eta kirolean, familia osorako produktuak aurki ahal izango dituzu prezio ezin hobean. Produktuak kalean salgai egongo dira, denden …

Gehiago/Más

Ikastaroa: Mikroenpresa eta autonomoetan KKT soluzioak ezartzea.

EMAN ZU EZAGUTZERA INTERNETEN, IRITSI BEZERO GEHIAGORENGANA, INFORMAZIOA LEIALDU ETA BILDU SEGURTASUNAZ EGUNAK: 2017ko ekainaren 22a. ORDUTEGIA: 10:00 – 14:00 (4 ORDU) EGITARAUA:  POSIZIONAMENDU BIRTUALA sarean presentzia izateko eta bezeroari zure negozioa bilatzea errazteko, zurearen antzeko negozio baten bila ari denean:  QR kodeak sortzea bizkor eta artez sartzeko, onurak eta erabilgarritasunak.  Mapa …

Gehiago/Más

Erosketen bila? Laudio aukeratu!

  Maiatzaren 8an abiatuko dute tokiko merkataritzaren dinamizazio kanpaina eta bi astez luzatuko da, 22ra arte. Dendariek banatuko dute boleto bat egindako erosketa bakoitzaren truke eta, behin beteta eta ontzian sartuta, bezeroak aukera izango du 1.300 euroko deskontu baleen zozketan parte hartzeko. Zozketa maiatzaren 24an gauzatuko dute Apillen egoitzan eta emaitzak SMS bidez jakinaraziko dizkiete …

Gehiago/Más

EKITALDIA: ‘4.0 INDUSTRIARI’ BURUZKO SARRERA: OINARRIZKO KONTZEPTUAK ETA ADIBIDEAK – BASQUE INDUSTRY 4.0

EKITALDIA: ‘4.0 INDUSTRIARI’ BURUZKO SARRERA: OINARRIZKO KONTZEPTUAK ETA ADIBIDEAK – BASQUE INDUSTRY 4.0 4.0 Industria kontzeptuaren bidez, elektronikaren, informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak (EIKT) ekoizpen-prozesuetan sartzeaz ari gara, automatizazio eta efikazia mailak hobetzen baitute eta beste aukera batzuk ematen baitituzte. Sarrerako jardunaldi honen bidez, 4.0 Industriaren kontzeptua azalduko dugu, baita erreferentziazko teknologia nagusiak ere. Teknologia bakoitzean, …

Gehiago/Más

Formakuntza ikastaroak

Tokiko Garapen Agentziak emango ditu hurrengo ikastaroak, bereziki bideratuta ekintzaileentzat, autonomoentzat, enpresa txiki eta ertainentzat eta mikroenpresa txiki eta ertainentzat. • Tailerra: Nola bihurtu ideia negozio eredu. Data: Otsailaren 22an. 9:30-11:30 • Personal shopper: itxura aholkularitza. Data: Otsailaren 22tik Martxoaren 2ra. • Bankuarekin negoziatzean kontuan hartu beharreko alderdiak. Data: Otsailaren 28an. 9:30-12:30 • Berankortasuna eta …

Gehiago/Más

Merkataritzaren Plan Estrategikoaren aurkezpena

Otsailaren 8an 20:30ean erabilera anitzeko aretoan aurkeztuko dute Laudioko Merkataritzaren Plan Estrategikoa. Ikertalde enpresak egin du eta parte hartu dute APILLek, Merkataritzaren Bulego Teknikoak, Tokiko Garapen Agentziak eta ostalaritza eta merkataritza esparruek, halaber, udalerriko ekonomiari lotutako pertsonak ere aritu dira. Aurkezpena irekia izango da interesa duen edonorrentzat.

Laudioko X. Pintxo Leihaketa

Aurtengoan ere, Laudio Udalak eta inguruko osatalariek udalerria animatuko dute erreferente gastronomiko bihurtuta miniaturako sukaldaritzaren bidez. Txapelketak bi kategoria izango ditu:libre prestatutako pintxorik onena eta pintxo-barrarik onena. Ostalaritza-establezimendu bakoitzak erabakiko du pintxoaren prezioa. Pintxoak dastatzeko bi asteburu izango ditugu, martxoan, zehazki, martxoaren 10,11, 12, 17, 18 eta 19an. Irabazleak aukeratuko ditu epaimahai tekniko batek, Euskal …

Gehiago/Más

Laudiolan

Tokiko Garapen Agentziak abiatu du Enplegua aktibatzeko eta laneratzeko tokiko doako proiektua eta 2017ko otsailaren 2tik maiatzaren 2ra egingo dute 09:00etatik 14:00ak arte. 300 ordu prestakuntzarako eta beste 40 praktiketan. Izena emateko epea urtarrilaren 13an bukatuko da. Tokiko Garapen Agentziak kudeatzen du: 94 403 49 80 edo garapenagentzia@ laudio.eus

Zuntz optikoa enpresetan

Laudioko Tokiko Garapen Agentzia eta Arabako Merkataritza Ganbera elkarlanean ari dira herriko enpresa guztiek zuntz optikora sarbidea izan dezaten. Bilerak burutu dira eta hainbat enpresek interesa dute horretan. Informazio gehiago eska daiteke 94 403 49 80 telefonoan, Tokiko Garapen Agentzian, edo Industria eta Merkataritza Ganberan, 629 84 01 28 telefonoan.

Sartu-Álava y Lanbideren ikastaroak

Sartu-Álavak antolatutako ikastaroak eta Lanbidek diruz lagunduta. Izena ematea eta informazio gehiago Lanbideren web-atarian edo Sartura deituz 94 672 77 73. Doako kurtsoak pertsona langabetuentzako: Soldatze TIG. Data: 2016ko abenduaren 30etik 2017ko maiatzaren 22ra. 09:00-14:30 (370 ordu). Laborantza-adar ikastaroa, lorezaintza, gaitasun gakoak eta gaitasun soziolaboralak. Data: 2016ko abenduaren 30etik 2017ko ekainaren 2ra. 09:00-14:30 (530 ordu). Biltegi laguntzaile jarduerak. …

Gehiago/Más