Ikastaroa “Zergez edo fiskalitateaz jakin behar dena, ekintzaile, autonomo eta mikro enpresentzat”

HELBURUAK: Negozio bat hasi edo hastear dauden pertsonei negozio horren kudeaketa ezin hobea egin ahal izateko beharrezkoak diren ezagueraz hornitzea.  PROGRAMA:  Enpresa txikiaren fiskalitatearen laburpena.  Obligazioak eta zerga egutegia.  Diru-sarrera eta gastu kengarriak enpresa jardueran.  PFEZ: Jarduera ekonomikoen etekinak.  SOZIETATEEN ZERGA: eskema, karga motak eta kengarriak.  BEZ: Zer kargatzen duen, aplikazio araubideak, karga motak eta …

Gehiago/Más

Autonomoen jubilazio araudi berriari buruzko hitzaldia

Tokiko Garapen Agentziak ostalaritza eta merkataritzako autonomoentzako zein pertsona ekintzaileentzako jubilazio araudi berriaren inguruko hitzaldia antolatu du. Zenbat interesatzen zaizu kotizatzea? Noiz hartu erretiroa? Galdera horiei eta gehiagori erantzungo diote Erabilera Anitzeko aretoan ekainaren 24ean eta 25ean 14:30etik 16:30era egingo diren saioetan. Izen ematea derrigorrezkoa da, eta Garapen Agentzian (944 034 980 telefonoan zein garapenagentzia@laudio.eus …

Gehiago/Más

Bertako produktuen merkatu egutegia

Apirilaren 28an, asteartean, Elikadura Batzordearen Asanblada lokalak Arespalditzako azokan hartuko du parte. Ekimen hau Nerbioi Goiena bailarako azoken egutegi bateratu baten abiapuntua izango da. Elikadura Batzordearen Asanblada 2014an sortu zuten hainbat ekoizle, kontsumitzaile eta Nerbioi Goienako udalek. Besteak beste, elikadura zikloa herrietan ixtearen alde ari da lanean Asanblada. Hori dela-eta, merkatuak bultzatzea beharrezkotzat jo dute, …

Gehiago/Más

Dolumin Barikua

Martxoaren 27an ospatuko da Dolumin Barikua. 8:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta 17:00ak arte egongo da abereak eta baserritarren produktuak ikusi edo erosteko aukera. Horretarako, Udal Lanbide Heziketa Eskolako aparkalekua azoka eremu bilakatuko dute. Bertan, behiak, zaldiak, ahuntzak, ardiak eta hegaztiak ikusteko aukera egongo da. Aldai Plazan, aldiz, nekazaritzarako erabiltzen den makinaria erakusketa egingo dute. …

Gehiago/Más

“Vía Campesina” mugimendua eta ekonomiako aukera berriak ezagutzeko hitzaldiak

“Laudion bizi gara” elkarteak eta Ongizate Arloak “Justizia soziala” hitzaldi zikloaren baitan bi ekitaldi egingo ditu datozen egunetan. Martxoaren 18an Iñaki Urkixok (EHNE) “Vía Campesina” Nazioarteko Nekazarien Mugimenduaz hitz egingo du. Martxoaren 26an, berriz, Antxon Borjak (EHUko Ekonomia irakaslea) “Ekonomian aukera berriak” azalduko ditu. Saio guztiak gazteleraz eta Udaletxeko Erabilera Anitzeko aretoan izango dira, 19:00etatik …

Gehiago/Más

“Justizia soziala” hitzaldi zikloa

Udaleko Ongizate Arloak,“Laudion bizi gara” elkartearekin batera, hitzaldi ziklo bat antolatu du martxoan zehar egiteko. Hala, martxoaren 10an, asteartea, Gorka Morenok (Ikuspegi Behatokiko zuzendaria) eta Julen Zabalok (EHUko soziologia irakaslea) migrazioaz hitz egingo dute. Ekitaldia euskaraz izango da, eta Kultur etxeko Arraño gelan egingo dute. Martxoaren 18an, asteazkenean, udaletxeko Erabilera Anitzeko gelan Iñaki Urkixok (EHNE) …

Gehiago/Más

San Blasak: azoka, ikuskizunak, lehiaketak eta festa

Iritsi dira aurtengo San Blasak. Urtarrilaren 31an, larunbatean, izango da egun nagusia. Kukutxe San Blas elkarteak makina bat ekitaldi prestatu ditu. Aurtengo protagonista Terencio VIII. Txerria izango da; urtarrilaren 29an aurkeztuko dute, osteguneko merkatuaren baitan. Besteak beste, txarripata eta urritz makilen lehiaketak, baserri-lanabes eta eskulangintzako erakusketa zein salmenta, umeentzako jolasak, herri kirolak, kontzertuak… egongo dira. …

Gehiago/Más

Baserritarren II. Merkatua urtarrilaren 10ean

Laudioko Udalak, merkatu eguenetan elizaren arkupetan euren produktuak erakutsi eta saltzen dituzten baserritarrekin batera esperientzia berri bat hasi zuten abenduaren 13an: hilabete bakoitzeko bigarren zapatuan beste merkatu bat antolatzea. Hortaz, badakizue, urtarrilaren10ean Baserritarren II Merkatua izango da. Ekiozue esperientzia berriari, geure baserrietako produktu naturalak hurbilagotik bizi eta laudioar eta gurera etorritakoek egitasmo horretaz gozatzea.

Bazkalekuetarako eskaerak aurkezteko epea zabalik

Interesa duten abeltzainei jakinarazten zaie 2015erako bazkalekuetara sartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalduko dela. Izena emateko: Abenduan Arza industrialdeko Udaleko Garapen Agentzian astelehen eta asteazkenak 9:00-14:00. Ustiakuntza txartelaren, azken osasun kalifikazioaren eta zaldien kasuan, zaldiaren identifikazio agiriaren kopiak aurkeztea ezinbestekoa izango da. Gogoan izan bazkalekuetarako Batzordeak adostutako neguko atseden epea urtarrilaren 1etik apirilaren 1era bitartean izango …

Gehiago/Más

Hilabeteroko Baserritarren Merkatua abenduaren 13an

Laudioko Udalak, merkatu eguenetan elizaren arkupetan euren produktuak erakutsi eta saltzen dituzten baserritarrekin batera esperientzia berri bat hasi dute: hilabete bakoitzeko bigarren zapatuan beste merkatu bat antolatzea. Hortaz, badakizue, larunbata honetan, abenduak 13, ekiozue esperientzia berriari, geure baserrietako produktu naturalak hurbilagotik bizi eta laudioar eta gurera etorritakoek egitasmo horretaz gozatzea.

Hilabeteroko Baserritarren Merkatua abenduaren 13an

Laudioko Udalak, merkatu eguenetan elizaren arkupetan euren produktuak erakutsi eta saltzen dituzten baserritarrekin batera esperientzia berri bat hasi dute: hilabete bakoitzeko bigarren zapatuan beste merkatu bat antolatzea. Hortaz, badakizue, larunbata honetan, abenduak 13, ekiozue esperientzia berriari, geure baserrietako produktu naturalak hurbilagotik bizi eta laudioar eta gurera etorritakoek egitasmo horretaz gozatzea.

Arabako nekazal emakumeen Sarearen 16. topaketa Laudion ospatuko da

Arabako Nekazal Eremuko emakumeen Sareak, azaroaren 15ean, Laudioko Kultura Etxean bere urteko topaketa egingo du. Espazio honetan, Arabako nekazal emakumeek, emakumeen oinarrizko ezagutzak aztertu eta bizitzako pausu bakoitzean ikasitakoa ikertzen saiatuko dira. Horretarako, parte hartzaileen parte hartzea ahalbidetuko duten lan taldeez hain, Psikologian doktorea eta idazlea den Anna Freixasek parte hartuko du, emakumeen zahartzaro prozesuaz …

Gehiago/Más

Badator Euskararen Jaia, herriko kale guztiak euskaraz betetzeko asteburu bikaina

  Aurten, hiru egunez ospatuko da Laudion Euskararen Jaia, ohi bezala, irailaren amaierarekin batera. Izan ere, garai hori zen antzinako laudioarrek euren alkatea (eta beste zenbait kargu) aukeratzeko seinalatuta zuten unea. Zori bidezko hautaketa berezi hori egiteko, Basalarrina esaten zitzaion larrean elkartzen ziren (gaur egungo Herriko Plazaren inguruetan) Laudio osatzen zuten lau auzoetako (Larra, Larrazabal, …

Gehiago/Más

Nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa maiatzaren 19an

Hurrengo maiatzaren 19rako, astelehena, Laudio/Llodioko Arza poligonoaren aparkalekuan, Lidl biltegiaren aurrean, “nekazaritza-ibilgailuen 2014ko IAT kanpaina” aurrera eramatea aurreikusita dago. Azterketak 9:00etatik aurrera hasiko dira. Egiaztapenak egingo dituen enpresa arduradunak (Applus+) 40,44€ den kuota, zehatz ordaintzea eskertuko luke.

Nekazal eta abeltzain mundua herrigunean Dolumin Barikua dela eta

Apirilaren 11n Dolumin Barikua dela eta, baserri mundua herrigunera jaitsiko da laudioar eta inguruko herritatik gurera bertaratzen diren guztien gozamenerako: Lan Heziketako Udal ikastetxeko parkingean gure landa eta baserrietako abereen erakusketa egingo den bitartean, aldai plazan nekazal makinen erakusketa egingo da. Eta ezin ahantzi gure baserrietatik eta gure artisauen eskuetatik aterako kalitatezko produktuak… guztiak ere begien eta ahoaren …

Gehiago/Más

Sanblasak 2014

San Blas jaiko dibertsioa eta giro ona Aldai plazako azoka esparruan otsailaren 1ean, zapatua Otsailaren 1ean, goizeko hamarretatik aurrera, musika, baserri eta kultura produktuen erakusketa eta salmenta, lehiaketak, haurrentzako jolasak, herri kirolak eta nola ez! Txerriaren erreketa eta pisatzea eta gure baserritarrei omenaldia (aurten Pantxi Ibarra eta Jose Antonio Unzaga) zain izango ditugu Aldai Plazan San Blas …

Gehiago/Más

Bazka guneak eskatzeko epea zabalik

Interesaturik dauden abeltzainentzako oharra: 2014rako bazka guneetara jotzeko eskaera epea zabalik da. Inskripzioak abenduan egingo dira Laudioko Garapen Agentziako bulegoetan (Nekazal Garapenerako bulegoetan) Arzako industrialdean, Hiru Gurutzetako Arza eraikineko bigarren solairuan, astelehen eta asteazkenetan 9:00etatik 14:00etara. Ustiakuntza txartelaren, azken osasun kalifikazioaren eta zaldien kasuan, zaldi identifikazio agiriaren kopia bana eramatea beharrezkoa izango da. Gogoan izan, …

Gehiago/Más