OHZren hobari eskaera

2014 urteko ondasun higiezinen gaineko zergako hobari eskaerak aurkezteko epea bukatuko da irailaren 30ean; kasuan kasuko, ohiko etxebizitzagatik eta unitate osoko diru-sarreren arabera emango dira. Udaletxeko herritarren arretarako bulegoan aurkeztu behar dira.

Ibilgailuen gaineko eta kanposantuan prestatutako zerbitzuengatiko zergak ordaintzeko epea zabalik

Herritarrei jakinarazi gura zaie trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko eta kanposantuan prestatutako zerbitzuengatiko zergen ordainketa epea, 2014ko apirilaren 23 egunetik ekainaren 23 egunera arte irekita egongo dela. Helbideratuta dauden erreziboak 2014ko maiatzaren 23 egunean kobratuko dira. Eta gogoan izan, www.laudiokoudala.net web gunean ere “nire ordainketa” formulak, zuen ordainketak internet bidez egiteko aukera luzatzen dizuela, etxetik mugitu …

Gehiago/Más

Zatitako ordainketa

Datorren martxoaren 6an, existitzen diren helbideratzeen bitartez, 2014ko lehen hiru hilari dagokion lehen kuota kobratzen hasiko zaie Udalak ondasun higiezinen zerga zatika ordaintzea eskatu zuten guztiei. Kobratzea 2013ko jardunaldian ordaindutako zergaren laurden bat izango da.

Estolderia, zabor bilketa eta OHZ zergak

Estolderia, zabor bilketa eta OHZ zergak ordaintzeko epea zabalik Herritarrei jakinarazi gura zaie estolderia, zabor bilketa eta Ondasun Higiezinen gaineko zergen ordainketa epea, 2013ko urriaren 3 egunetik abenduaren 3 egunera arte irekita egongo dela. Helbideratuta dauden erreziboak 2013ko azaroaren 4 egunean kobratuko dira Eta gogoan izan, www.laudiokoudala. net web gunean ere “nire ordainketa” formulak, zuen …

Gehiago/Más

Diru sarreren araberako obari eskaera

2013 Urteko ondasun higiezinen gaineko zergako hobari eskaerak aurkezteko epea zabalduko da abuztuaren 1ean; kasuan kasuko, ohiko etxebizitzagatik eta unitate osoko diru-sarreren arabera emango dira. Herriko etxeko herritarren arretarako bulegoan aurkeztu behar dira.

Ondasun Higiezinen gaineko zergaren zatitako ordainketa

2013/06/07 – Datorren ekainaren 7an, helbideratutako erreziboen bitartez, Ondasun Higiezinen gaineko zergaren zatitako ordainketa eskatu zuten guztientzako 2013ko bigarren hiruhilabeteko bigarren kuotaren ordainketa egingo da. Ordainketaren zenbatekoa, 2012 urtean ordaindutako zerga osoaren laurden bat izango da.

Udal kanposantuagatiko eta ibilgailuengatiko zergak ordaintzeko epea zabalik

Kontribuzio Padroia eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren Kontribuzio Padroia onartu ditu. Ordainketa epea, borondatezko aldian, 2013ko apirilaren 25 egunetik 2012ko ekainaren 25 egunera arte, biak barne, izango da. Helbideratuta dauden erreziboak 2013ko maiatzaren 24 egunean kobratuko dira Eta gogoan izan, www.laudiokoudala.net web gunean ere “nire ordainketa” formulak, zuen ordainketak internet bidez egiteko aukera luzatzen dizuela, etxetik …

Gehiago/Más

Udalak aldizkako zerga ordainketa eskatzeko epea zabalik dagoela gogorarazi nahi du

Iragan 2011n Udalak, herritarrek euren udal zerga desberdinen ordainketa errazte aldera aldizkako ordainketa sistema adostu zuen. Zergadun bakoitzaren urteko eta aldizkako konpromisoak bildu eta ordainketa urteko lau hiruhilabetero egiteko aukera eskaintzen duen sistema da hau. Plan boluntarioa da, hortaz hala nahi dutenek, euren tasa eta zergak orain arte bezala ordaintzen segitzeko aukera izango dute. Urteko …

Gehiago/Más