AIARALDEA EZAGUTUZ KANPAINA: Galdera berria

2020ko maiatzaren 18a, astelehena. Duela aste bi, AIARALDEA EZAGUTUZ izeneko kanpaina bat jarri genuen abian Berbalagun ekimenaren barruan. Berbalagun, euskara ahoz praktikatzeko eta gozatzeko programa bat da, Laudio Udalak ere garatzen duena. Oraingo itxialdi egoerara egokituta, astean behin galdera bat egingo da gure eskualdeko herriei buruz, aurreko saioan iragarri moduan. Erantzuna watxapez bidaliko da eta asmatuko …

Gehiago/Más

Maiatzaren 17ko erakunde adierazpena: LGTBIFOBIAREN AURKAKO EGUNA

2020ko maiatzaren 17a, igandea.  Aurten, 2020an, eta COVID-19aren ondoriozko erdi- itxilaldia dela eta, ezin izango dugu kalera irten manifestatzera, baina, horregatik, salatu egingo ditugu sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoak. Laudiok ere bat egiten du honekin, eta, AFAren Adierazpen Instituzionalean azaldutakoa jarraituz: Araba inklusiboa aldarrikatu nahi dugu, gizarte zaintzaile eta proaktiboa, LGTBI kolektiboak oraindik aurre …

Gehiago/Más

Parte hartu Autokarabanak aparkatzea eta horietan gaua igarotzea arautzeko ordenantzan

2020ko maiatzaren 14, osteguna. Laudioko Udalak, 2020rako onartutako arau-planaren esparruan, udal-ordenantza berrikusiko du. Lehen une honetan, Ordenantza berriak zer arazori erantzun behar dion eta zuen ustez zer elementu edo soluzio txertatzea garrantzitsua den jakiteko zure ekarpenak jaso nahi dira. Parte hartzeko honako estekaren bidez egin dezakezue: http://www.laudio.eus/es/ordenanzas-y-reglamentos/ordenanza-reguladora-de-autocaravanas-participa Epea maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik. Animatu eta parte …

Gehiago/Más

Matxintxu Haurreskolak matrikularako epea ireki du

Matxintxu Haurreskola, Laudioko Haurreskola publiko bakarra, ireki du aurtengo matrikularako epea. Informazio guztia eskura dezakezue laudio.laudio@haurreskolak.eus  posta elektronikoaren bidez edo 944049543 deituz. Honekin batera, gogorarazi nahi izan dute, hamaika urte baino gehiagoko esperientzia ondoren, haien helburuak non azpimarratu dute “errespetuzko eta banakako hezkuntzaren alde egiten dugu, haur bakoitzaren erritmora egokituta. Maria Montessoriren pedagogian, Emi Piklerren mugimendu autonomo …

Gehiago/Más

Laudio Ikastolak matrikula jarraia eskainiko die 2019an eta 2020an jaiotako haurren familiei

Laudio Ikastolak 0 eta 1 urteko haurren matrikula burutzeko prozedura osasun larrialdi egoerak sortutako baldintza berrietara egokituko du Aurrean duten erronka eta horretarako matrikula@laudioikastola.eus posta elektronikoa, 94 672 67 37 telefonoa eta www.laudioikastola.eus web guneko matrikula atalean kontaktu formulario bat aktibatu dute 2020ko maiatzaren 7a, osteguna. Orain arte maiatza hasieran burutzen den matrikula epea, familien beharretara egokituko du Laudio Ikastolak eta …

Gehiago/Más

Gogoko al duzu hizkuntza-normalizazioa?

2020ko maiatzaren 5a, asteartea. UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak irailean hasiko den ‘Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean’ bi urteko masterra jarri dute abian. – Formatu erdi-presentziala izango du: ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan izango dira eskolak, bi asterik behin. Argibide gehioago: https://www.ehu.eus/eu/web/graduondokoak/euskararen-jabekuntza-kudeaketa-hizkuntza-praktikak-xxi-mendean-masterra.

KZgunearen zuzeneko hitzaldien zerbitzu berria

2020ko maiatzaren 5a, asteartea. Maiatzean zehar, Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi batzuk egingo dira, goizez zein arratsaldez. Zuzeneko hitzaldietan parte hartzeko interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Maiatzaren hitzaldien plangintza honako hau da: Maiatzak 5, 11:00-13:00: Murgildu zaitez errealitate birtual eta areagotuan / Gaztelaniaz Maiatzak 7, 18:00-20:00: Erosi …

Gehiago/Más

Laudio Ikastolak guraso bilera telematikoak jarri ditu abian

DBH etapako mailatan abiatu da esperientzia eta datozen asteetan Ikastolako gainerako etapatara zabaltzeko asmoa du zuzendaritzak Bigarren Hezkuntzako etapatan ikasle bakoitzak bere ekipo propioa du eta ikasleek telelanean aritzeko pilatutako eskarmentua baliatu dute guraso bilera deialdiak abian jartzeko 2020ko apirilaren 30a, osteguna. Ikasleen jarduera akademikoa elikatzeaz haratago, Hezkuntza Komunitate osoa harremanetan jartzeko ekimenak jarri ditu abian …

Gehiago/Más

Hirugarren urtez jarraian, La Caixak La Milagrosa Ikastetxeko ikasleek egindako 3 proiektuak saritu ditu

Urtero 1.000 proiektu baino gehiago aurkezten dituzte Espainiako 300 zentrok baino gehiagok La Milagrosa Ikastetxeko 3 proiektuak “Ekintzailetza eta enpresa jardueretarako hastapena” irakasgaiaren barruan garatzen dira, ikasleen espiritu ekintzailea bultzatzea proposatzen duena, enpresen gizarte-erantzukizuneko esparru baten barruan, bai eta elkarlaneko metodologia ere 2020ko apirilaren 22a, asteazkena. La Milagrosa Ikastetxeko DBHko 4. mailako 7 ikasleek aurkeztutako …

Gehiago/Más

Euskara bekak 2020

2020ko apirilaren 20a, astelehena. Gaurko (2020 04 20) ALHAOn argitaratu dira euskara ikasteagatik Laudio Udalak ematen dituen beketarako deialdiak, ohi bezala aukera bian zatiturik: = 2019/2020 ikasturteko ikasketak (44.000 euro). Eskaerak: uztailaren 16a arte. = 2020ko udako ikastaro trinkoak. (5.000 euro). Eskaerak: urriaren 15a arte.   Zer berri? Aurreko deialdiekin alderatuta, berritasun nagusia da irakastordu bakoitzeko …

Gehiago/Más

Badaukazu apirileko Zuin bihilabetekaria

Hilabete berria, eta apirileko ZUIN bihilabetekaria zuen etxeetara heldu behar zen. Zoritzarrez, gauden egoera honetan, ezin da horrela izango. Herritar guztiek dakizue arrazoia. Baina, ziur gaude, gutxi barru eta guztion esfortzuarekin, egoera aldatzea lortuko dugula. Ez duzue izango fisikoki, baina bai online, etxetik atera gabe irakurtzeko. Beraz, nahi izanez gero, apirileko Zuina kontsulta dezakezu hemen: …

Gehiago/Más

Nola lagundu umeen etxerako lanekin itxialdian?

Konfinamendu-egun hauetan egoera berrietara egokitu behar izan gara, eta askotan ez dakigu nola jokatu. Horietako bat da txikienek etxetik egin behar dituzten lanak, helduok nola lagundu ez dakigula. Hona hemen AFAko euskara zerbitzuaren eta EBETE enpresaren artean egindako jarraibide batzuk behar dutenentzako.

Irakurketa kluba Nadia Ghulam-ekin apirilaren 6an

Apirilaren 6an, astelehenean, Bakerako Lankidetza Batzarrarekin batera, Nadia Ghulamek hitzaldi bat eskainiko du Laudioko udal liburutegian, 19:30tik aurrera. Gazteleraz izango da eta helduentzat zuzenduta dago, bereziki. Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da udal liburutegian.      

Laudioko Garapen Agentziak doako bi ikastaro eskainiko ditu apirilaren 16an eta 23an

Laudioko Garapen Agentziak enpresa eta profesionalei zuzendutako doako bi ikastaro eskainiko ditu apirilaren 16an eta 23an: “Mailchimp” eta “eCommerce”. Bi ikastaro horiek Laudioko Udaleko Garapen Agentzian emango dira (Pol. Ind. Arza. Irukurutzeta Eraikina). Izena emateko, sartu hemen: www.spri.eus Informazio gehiago nahi izanez gero, 944034980 telefonora deitu edo garapenagentzia@laudio.eus helbidera mezu bat bidali.   IZENA ORDUTEGIA …

Gehiago/Más

“Vespa Velutina 2020ko erreginaren liztorrak tranpatzeko” kanpainari buruzko hitzaldia martxoaren 23an

“Vespa Velutina 2020ko erreginaren abisuak tranpatzeko kanpaina” hasi denez, Arabako Foru Aldundiak herritarren parte-hartzea eskatzen jarraitu nahi du, iaz hasitako esperientziarekin jarraitzeko. Halaber, aurreko tranpaldian (2019) lortutako emaitzen berri emango da, bai eta antzemandako alderdi negatiboak zuzentzeko neurri osagarrien berri ere. Horregatik, proiektuan parte hartzeko interesa duten pertsona guztiei zuzentzen zaizkie eta datorren martxoaren 23an, …

Gehiago/Más

KZguneko zerbitzuak zenbait doako ikastaro presentzialak eskainiko ditu apirilan zehar

Laudio Kzguneko ordutegia apirilan 9.00etatik 13.00etara izango da. Apirilaren 8tik 17ra eta 28an itxita egongo da.   Mekanografia. Ikasi hutsetik Ikastaroa apirilaren 20tik 24ra emango da 11:00etatik 13:00etara. 10 orduko ikastaroa. Mekanografia ikasi nahi duzu? Ikastaro honetan, hasieratik eta oinarrizkoenetik ikasiko dugu mekanografia, teklatuari etengabe begira egon gabe tekleatzeko eta teklatua erraz erabiltzeko trebetasuna eskuratu …

Gehiago/Más

Otsailaren 14an Kili-Kili Hazkuntza Taldeak eskainiko du hitzaldi ireki bat: ERREFLEXU PRIMITIBOAK

Zure seme-alaba “w”-an esertzen da? Mahai gainean etzan egiten da idazteko? Margotzerakoan mingaina ateratzen du? Ttxirrindulaz ibiltzen kostatzen zaio? Oin-puntetan dabil? Hauek eta beste sintoma batzuk integratu ez diren erreflexu primitiboekin lotutak egon daitezke. Honi buruz hitz egingo dute Kili-Kili Hazkuntza Taldeak antolatu duen hitzaldian, hurrengo ostiralean, otsailak 14, Laudioko Kultura Etxean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.  

Laudio Hazik “Mindfulness eta enpresan duen aplikazioa” ikastaroa eskainiko du

Batez ere, langileentzat zuzendutako ikastaroa da, honako helburuak dituena: norberaren kontzientzia garatzea, hemen eta orain bizitzen ikasiz; kontzientzia pertsonala hartzea eta emozioak erregulatzea errazten duten ezagutza eta tresna praktikoak eskuratzea; zehazki, estresaren kudeaketa; autoezagutzan eta autokontzientzia emozionalean oinarritutako trebetasun emozionalak garatzea; arreta osoaren ezagutza teoriko praktikoan sakontzea, bai eta egungo bizipenean ere; eta mindfulness Meditazioa …

Gehiago/Más

“Elkarbizitzarako ipuinak” hezkuntza programa udal liburutegian

Arabako Foru Aldundiak finantzatutako “Elkarbizitzarako ipuinak” Hezkuntza programaren barruan, Laudioko Udalaren laguntzarekin batera, Laudioko udal liburutegian euskarazko eta gaztelaniazko tailer batzuk egingo dira 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzako. Bizikidetza, berdintasuna eta gizarteratzeari buruzko gaiak landuko dira modu ludiko batean eta Giza Eskubideen esparruaren barne. Jarduerak martxoaren 5ean, 12an, 26an eta apirilaren 2an izango dira, …

Gehiago/Más