Otsailaren 14an Kili-Kili Hazkuntza Taldeak eskainiko du hitzaldi ireki bat: ERREFLEXU PRIMITIBOAK

Zure seme-alaba “w”-an esertzen da? Mahai gainean etzan egiten da idazteko? Margotzerakoan mingaina ateratzen du? Ttxirrindulaz ibiltzen kostatzen zaio? Oin-puntetan dabil? Hauek eta beste sintoma batzuk integratu ez diren erreflexu primitiboekin lotutak egon daitezke. Honi buruz hitz egingo dute Kili-Kili Hazkuntza Taldeak antolatu duen hitzaldian, hurrengo ostiralean, otsailak 14, Laudioko Kultura Etxean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.  

Laudio Hazik “Mindfulness eta enpresan duen aplikazioa” ikastaroa eskainiko du

Batez ere, langileentzat zuzendutako ikastaroa da, honako helburuak dituena: norberaren kontzientzia garatzea, hemen eta orain bizitzen ikasiz; kontzientzia pertsonala hartzea eta emozioak erregulatzea errazten duten ezagutza eta tresna praktikoak eskuratzea; zehazki, estresaren kudeaketa; autoezagutzan eta autokontzientzia emozionalean oinarritutako trebetasun emozionalak garatzea; arreta osoaren ezagutza teoriko praktikoan sakontzea, bai eta egungo bizipenean ere; eta mindfulness Meditazioa …

Gehiago/Más

“Elkarbizitzarako ipuinak” hezkuntza programa udal liburutegian

Arabako Foru Aldundiak finantzatutako “Elkarbizitzarako ipuinak” Hezkuntza programaren barruan, Laudioko Udalaren laguntzarekin batera, Laudioko udal liburutegian euskarazko eta gaztelaniazko tailer batzuk egingo dira 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzako. Bizikidetza, berdintasuna eta gizarteratzeari buruzko gaiak landuko dira modu ludiko batean eta Giza Eskubideen esparruaren barne. Jarduerak martxoaren 5ean, 12an, 26an eta apirilaren 2an izango dira, …

Gehiago/Más

Hirugarren adinekoentzako programa

Beste urte batez Laudioko udalak Hirugarren Adinekoentzako hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak antolatu ditu; Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ekintza guztiak doakoak izango dira eta 17:00etatik 19:00etara egingo dira Kultur etxeko Arraño aretoan. Programa otsailaren 17an hasiko da, astelehenean; amaiera apirilaren 1ean emango zaiolarik.   Otsailaren 17tik apirilaren 1era   Arratsaldeko 5etatik 7etara   Lekua: Kultura Etxea, …

Gehiago/Más

Irakurketa klubak. Otsailaren 17 eta 19

Txani Rodriguezek koordinatzen duen helduentzako euskarazko irakurketa klubaren bilera berria egingo da otsailaren 17an udal liburutegian, 19:30etatik aurrera. Horrez gain, leku berean, otsailaren 19an Aiaraldeko irakurketa klub feministaren beste hitzordu bat izango dugu Josune Muñozekin, euskaraz ere, 17:30etik 19:30era, Laudio eta Aiarako Udaletako Berdintasun arloarekin elkarlanean. Horietakoren batean parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa …

Gehiago/Más

Tertangara irteera Kirikinoren eskutik

Otsailaren 14an, 15ean eta 16an Kirikiño aisialdi taldeak asteburuko irteera egingo du Tertangaren etxera. 2006-2014 artean jaiotako haurrei zuzendutako asteburua da. Egonaldi honetan landu beharreko helburuen artean euskara, talde-lana, natura, elikadura, sormena eta autonomia daude, era guztietako jardueren bidez garatuko direnak. Irteera kostuari dagokionez, bazkideek 55€ ordaindu beharko dituzte eta ez bazkideek 60€, barne egonik …

Gehiago/Más

2020/21 ikasturterako matrikula zabalik Laudio Ikastolan

Laudio Ikastolak 2020/21 ikasturterako matrikula zabalik izango du urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte. 2 urtetik (2018an jaiotakoak) DBH bitarteko mailatan lehenbiziko aldiz matrikulatuko diren ikasleei zuzendutako epea da. Informazio gehiago 94 672 67 37 telefonoan, www.laudioikastola.eus web gunean, laudio@ikastola.eus posta elektronikoan edo Ikastolaren egoitzan berton: Motxotekale, 16.    

Udalak gazteak izanik Laudiora hurbildu diren migratzaileei euskara modu boluntarioan hurbiltzeko tailerrak jarriko ditu martxan

Ekimen honen bidez, aurrera egin nahi da kolektibo hori lurraldeko hizkuntza propio eta ofizialean gaitzeko eta integratzeko bidean 1982an Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea onartu zenean, Laudion egoera soziolinguistiko oso desberdina genuen, biztanleria egonkorragoa baitzen eta ez baitzeuden azken hamarkadetan ditugun migrazio fluxuak. Baina egungo egoera beste bat da, eta lege hark aurreikusi ez zituen …

Gehiago/Más

“Gozatu eta indartu zure burua” La Milagrosa Ikastetxeko proiektua

“Gozatu eta indartu zure burua” da Laudioko La Milagrosa ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleek egin duten proiektuarekin helarazi nahi duten mezua. Haien helburua kontzientziatzea da, gazteak eta ez hain gazteak, elikadura on batek pertsonen garapenerako duen garrantziaz, bizitzaren esparru desberdinetan, baita hezkuntzaren esparruan ere. “Merkatu osasungarri” batekin amaituko da proiektua, urtarrilaren 20an, ikastetxeko sarreran, eta …

Gehiago/Más

Ikasketa-gela liburutegian

Asteburuetan, 2019ko abenduaren 14tik 2020ko otsailaren 2ra arte udal liburutegia irekita egongo da ikasketa-gela gisa. Larunbatetan ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango da eta igandetan goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Liburutegiak gogorarazi nahi du aipatutako ordu-tarteetan ez dela funts bibliografikoen mailegu-zerbitzurik egongo.

Udalak herriko saltokiei babesa berretsi die euskararen erabilera sustatzeko

Euskara lokalen, ostalaritzaren eta zerbitzu-enpresa txikien errotulazioan sartzeko 2019ko laguntza-programaren onuradunei diru-laguntzak esleitu berri zaizkie. Datozen egunetan, deialdi berria aurkeztuko da; azaroaren 6ra arte egongo da eskuragarri, eta udalaren webgunean kontsultatu ahal izango da Udalak udalerri barruan euskara sustatzeko eta erabiltzeko konpromisoa hartzen jarraitzen du. Horrela, duela urte batzuetatik hona, herriko zerbitzu-establezimenduetan euskarazko errotulazioa sustatzea …

Gehiago/Más

Laudioko Zurrumurrurik Ez sarearen hitzaldia urtarrilaren 17an

Laudioko Zurrumurrurik Ez sareak hitzaldia egingo du Erabilera Anitzeko gelan hurrengo urtarrilaren 17an, 18:30etatik aurrera. “Immigrazioa, eskola eta bizikidetza” izeneko hitzaldia Amelia Barquin hizlariak emango du, filologia erromanikoan doktorea eta hezkuntzarekin, kulturartekotasunarekin, generoarekin eta hizkuntzarekin lotutako gaietan espezializatua.

Laudio Ikastolaren ekintzak urtarrilaren 15ean eta 17an

  Urtarrilak 15, astezkena “Mugimendu librea eta jolasaren beharra” hitzaldia eskainiko da, Laudioko Kultura Etxean Txusma Azkonaren eskutik, 18:00etatik aurrera. Jolasaren garrantziaren inguruan zalantzarik ez badago ere, egunerokotasunean geroz eta aukera gutxiago dute haurrek jolasa modu libre eta espontaneoan garatzeko. Zein ondorio ditu honek? Zer egin ahal dugu? Jolas librearen izenean, dena egin al daiteke? …

Gehiago/Más

Gardeako kiroldegian eta Aretako frontoian kirol-ikastaroak egin ahal izateko inkesta egingo dute 2020rako

Laudioko herritarrei gogorarazi nahi diegu datorren 2020. urteari begira urtarriletik martxora, apiriletik ekainera eta urritik abendura bitarteko hiruhilekoetako kirol-ikastaroak Gardeako kiroldegian eta Aretako frontoian egin ahal izateko inkesta bat egingo dela. Kirol-ikastaroen aniztasuna Jardueren agendan, soinketa, pilates eta aerobic  ikastaroak daude, eta eskainiko dira astean zehar hiru egunetan ordubete, hiru hilabetez. Bakoitzak 25,65 eurokoa izango …

Gehiago/Más

Irakurketa klubak abenduaren 9, 12 eta 16an udal liburutegian

Irakurketa klubak Abenduaren 9an, astelehenean, Txani Rodriguez idazleak koordinatzen duen helduentzako irakurketa klubaren bilera berria egingo da udal liburutegian, 19:30etatik aurrera. Euskaraz irakurtzeko kluba abenduaren 16an elkartuko da, 19:30etatik aurrera, espazio horretan bertan. Haurrentzako irakurketa klubaren hurrengo hitzordua, berriz, izango da abenduaren 12an, 18:00etatik aurrera. Horietako batean parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da. …

Gehiago/Más

2019-2020ko Gabonetako agenda

Eguberriak datoz, eta, haiekin batera, jarduera-programa zabala, auzokideen, elkarteen eta udalalaren beraren ahaleginari eta lankidetzari esker posible izan dena. Aldaketarik egonez gero, eta informazio gehiago nahi izatekotan, kontsultatu programa egunero udalaren webgunean edota sare sozialetan. Gabon Zoriontsuak!!! Abenduak 14 11:00. Sukaldaritza ikastaroa taloak eta madalenak egiten ikasteko. Plazan. 12:00-13:30. Txakolin eta pintxo dastaketa Kasinoan. 17:00-20:00. Izotz-pistara irteera. Gaztelekuak antolatuta. 17:30 …

Gehiago/Más

Bizitzaren amaierako zainketa medikoen planifikazioari eta Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruzko hitzaldi informatiboa

Nola imaginatzen duzu zure osasuna etorkizunean? Nolako planifikazio mediko izan nahi duzu zure bizitzaren amaierako zainketan? Norberaren bizitzaren kudeaketa errespetatzeak berekin dakar pertsona orok bere buruarentzat ona iruditzen zaiona erabakitzeko duen eskubidea. Norberaren iritzia adierazteko ezintasun-egoeretan eskubide hori babesteko modu erangikorrena Aurretiazko Borondateak dira. Horrela, pertsonok planifikatzen ditugu gure etorkizunean jaso edo baztertu nahi ditugun …

Gehiago/Más

Laudioko Udal Kiroldegiko ikastaroen matrikula berritzeko epea datorren abenduaren 13an amaituko da

Kiroldegiak askotariko programazioa eskaintzen du; besteak beste, gimnasia, aerobic, yoga, tai-chi, zumba eta pilatesmat-fitness ikastaroak daude Beste ikasturte batez, Laudioko kiroldegiak kirol-jarduera handiarekin jarraitzen du, eta, horregatik, 2019/2020 denboraldian emango diren ikastaroetan izena emanda dauden pertsonei jakinarazten die dagokion kuotaren ordainagiria abenduaren 13a baino lehen ordaindu beharko dutela; izan ere, ordainketa egiten ez bada, ordura …

Gehiago/Más

Abenduaren 3an Euskararen (nazioarteko) Eguna da

Abenduaren 3an Euskararen (nazioarteko) Eguna da. Eta horren aitzakiaz, hainbat ekimen antolatuko du Laudio Udalak, bere Hizkuntza Normalizazioaren Zerbitzu-atalaren bitartez. Bestalde, Aiaraldea, Arima, Arloteak, Basalarrina, Kirikino, Lanku eta Santa Luzia (abesbatza) elkarteak ere tartean dira, saioak antolatzeko eta garatzeko. Berago daude lau egun hauek euskaraz gozatzeko izango dituzun saioak: . El 3 de diciembre es …

Gehiago/Más