Solastiarren jarduerak

Solastiar emakumezkoen sustapenerako kultura elkarteak prestatu ditu hainbat doaneko ekintza maiatzeko lehen hiru asteazkenetan. Kultura Etxean izango dira: Maiatzak 3: “BARRETERAPIA TAILERRA”, Johana Achutegik zuzenduta, 16:45ean. Maiatzak 10: “ETXEKO ERREMEDIOAK SENDABELARREKIN”, Encarna Delgado biologoaren hitzaldia, 16:30ean. Maiatzak 17: “HELLO, MY NAME IS DORIS” Miriam Ocio hizlariarekin 16:45ean. Actividades de Solastiar La Asociación Cultural de Promoción …

Gehiago/Más

Hondakinen prebentzioa

Hondakinen Prebentziorako Europar Astea dela eta sustatuko dituzte azaroaren 19tik 27ra ekintza sorta, sentsibilizatzeko bitarteko jasangarriei eta hondakinen kudeaketari buruz. Horrela, zabalduko dute eskualdeko hedabideen, lokalen, ikastetxeen eta sare sozialen bitartez 2016ko uztailean egindako kanpainaren bideo laburpena. Halaber, abiatuko dute berriro kanpaina atxikimendu berrien bila gai organikoa jaso dezaten kit banaketarekin eta poltsa konpostagarriekin asteko …

Gehiago/Más

Batu organikoaren birziklapenera!

Urriaren 1ean, Herriko plaza, 11:00etatik 14:00etara, organikoa birziklatzeko kiten doako banaketa egingo dute, poltsa konpostagarriekin batera. Ekimen hori Aiarako Koadrila eta Laudioko Udalak sustatu dute, birziklatzen den bakoitzean ingurumenaren kalitatea nabarmen hobetzen dela nabarmenduz.

Mintzanet, euskara praktikatzeko beste aukera interesgarri bat

Dakizuenez, Laudion BERBALAGUN programa dugu aspalditik, euskara aurrez aurre praktikatu nahi dutenentzat. Baina hona hemen beste aukera bat, MINTZANET izenekoa, euskara sarearen bitartez praktikatzeko, nahi duzun tokitik. Mintzanet euskara “on line” eta DOAN praktikatzeko aukera da. Bertan, “bidelariak” deitutakoak daude (euskara maila hobetu nahi dutenak) eta bidelagunak (euskara ongi dakitenak) Internet bidez elkartzen dira euskaraz …

Gehiago/Más

Lehiaketa. “Beldur Barik jarrera 2016”

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 7. edizioa antolatu du. Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar …

Gehiago/Más

LANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILE IKASTAROA

Orain dela gutxi araudietan gertatu diren aldaketak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Hazi Sozietate Publikoarekin batera, Udala antolatzen ari da, uda pasa ostean, udalerri honetan, eman eta eskainiko den landare-osasunerako produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroa. Ikastaroa egiteko nahitaezkoa eta ezinbestekoa da ustiapen kodea eskura izatea. Profesionalak ez direnentzat beste ikastaro bat antolatuko da datorren urtean. Interesatuta bazaude, …

Gehiago/Más

Aiarako Koadrilak eta Udalek“ez bota dirua zaborretara, birziklatu” kanpaina martxan jarriko dute

Kanpaina honen helburua herritarrak hondakinak gaika bereiztearen garrantziaz ohartaraztea da. Egun, hondakinen %25a bakarrik biltzen da gaika, horrek zera esan nahi du, errefusaren edukiontzira botatzen diren gai birziklagarrien kopurua oso altua dela. Ingurumen-inpaktuaz gain, ekonomian ere inpaktu handia sortzen du, azken urtean errefusaren edukiontzietara botatzen diren hondakinen tratamendu kostua asko garestitu delako. Kanpainak agerian utzi …

Gehiago/Más

Ermuko Santa Luziaren Jaiak

Larunbatean maiatzak 28 10etan, mendi bizikleta martxak, Aiarabike dendaren aurretik hasiko dira. Erronka bertikala, Ugarte auzoko plazatik. Euskal Herria Kirola elkarteak antolatuta. Mendi txirrindu bi ibilbide ezberdin antolatu dituzte Aiarabikeko kideek. Bata errezagoa eta bestea zailagoa, txirrinduzale guztiek aukera izan dezaten. 11etatik aurrera Ermuko larrainean ekintza hauetan parte hartzen duten guztientzat hamaiketakoa. 11etatik ordu 2ak …

Gehiago/Más

Ultzamako Mikologia Parkera bisita

Laudioko Mikologia Elkarteak ekainaren 11n Ultzama nafar haranera eguneko irteera bat egingo du. Jarduerak gidatutako mikologia bisita bat barne hartuko du. Bazkideek 50€ ordaindu beharko dute, eta ez direnek 55€. Prezioan bisita, bazkaria eta bokata daude barne. Erreserba maiatzak 31 baino lehen dirua Laboral Kutxa 3035 0245 19 2450003389 zenbakian sartuta gauzatu beharko da. Informazio …

Gehiago/Más

Berbabenturarekin eskalatzera

Martxoaren 12an, larunbatean, Berbabentura programan Ramales herriko “Cáliz” izeneko ferratara joango dira familia osoari zuzenduta dagoen eskalada saio erraz bat egiteko baina, batez ere, euskaraz gozatzera. Irteera izango da 8:00etan Institutu aurretik. Doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik ematea izena (607673744 / aiaraldea@aek.eus). Argibide gehiagorik behar izanez gero, galdetu Euskara Arloan edo AEKren euskaltegietan.

Zuhaitz Eguna hemen da!

Martxoaren 12an “Zuhaitz bat landatu, bizitza erein” lemapean, Zuhaitz Eguna ospatuko da Laudion. Egun honek baso autoktonoen azalera handitzea eta jendeak basoek duten garrantziaz ohartaraztea du helburu. Gizakiak mendeetan zehar ustiatu ditu basoak egurra, elikagaiak edo bestelako lehengaiak atera nahian, eta horren ondorioz, gaur egun egoera larrian aurkitzen dira. Basoak ezinbestekoak dira guztiz beharrezkoa zaigun …

Gehiago/Más

Garoñari Ez!!

Arabako Batzar Nagusiek datorren martxoaren 19 egunerako ekitaldi instituzional handi bat antolatu dute Garoñako zentral nuklearraren jarduera errefusatzeko. Ekitaldia, Gasteizko Probintzia plazan burutuko da eta aipatu erakundeak ahalik eta parte-hartzaile gehien nahi izango luke. Horretarako, herriko alderdi politiko, elkarte eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen digute eta kolektibo modura aktiboki parte hartu nahi duzuen baieztatzea otsailaren …

Gehiago/Más

Ekintzaz beterik dator Europako Mugikortasun Astea

Irailaren 16tik 22ra ospatuko da Europako Mugikortasun Astea, “Aukeratu. Aldatu. Konbinatu. Zure mugikortasuna” lemapean. Hiru ekitaldi horietan parte hartzen duen herritar bakoitzeko zuhaitz autoktono bat landatuko da Zuhaitz Egunaren hurrengo edizioan, “Aldaketa klimatikoaren aurrean esperantzaren haziak” lemapean. Hortaz, parte hartzera animatzen diren lagunak zenbat eta gehiago izan, orduan eta ikusgarriagoa izango da emaitza.

Latiorro Jaiak

Ostirala, irailak 18 18.00 Danborrada auzoan zehar. Ibilbidea txosnagunean hasi eta amaitu egingo da. Lateorro H.E eta Guraso Elkartearen laguntzaz. 19.00 Txupinazoa. Lehenengo suziriarekin batera Kalejira eta Buruhandiak Galtzagorri K.Eren laguntzaz (Txosnagunean; Pagolar kalea) 19.30 Euskal Dantzak. Kalejira. 20.00 Pintxo-poteoa  (Txosnagunean eta auzoko tabernetan) 20.00 Graffiti erakusketa (Gorbea kalean) 20.30 Umeentzako ikuskizuna “Dantza Kasting” (Ameztu Produkzioak) …

Gehiago/Más

Lamuza parkea, kulturaren topagune

SOS Laudioko Lamuza Parkeak “Parkearen Eguna” antolatuko du irailaren 12an. “Artea, jalgi hadi parkera” lelopean parkea laudioarren kultur ekimenez betetzea dute helburu. Hala, dantza, margoketa, eskultura, artisautza, diseinua edo musika emanaldiak egongo dira. Horretarako, herritarrei kultura erakustaldiak egiteko deia luzatu diete. Ekintza honekin instituzioek parkean baliabideak inbertitzea bilatzen dute, herriko birika natural eta kultural bihurtzeko …

Gehiago/Más

Santa Luzia eguna

Maiatzaren 23an, larunbatean, hasiko dira Santa Luziako jaiak mendiko bizikleta martxarekin. Irteera Lamuza plazatik egingo dute 10:00etan, Lusurbeilandatik Santa Luziara heltzeko. Bertan hamaiketakoa egingo da eta jarraian Burdin Hesiraino igoko da. Ibilbidea Aiarabikek prestatu du eta doakoa da. Azalpenak euskaraz zein gazteleraz emango dira. 20:00etan, berriz, Nafarroa Kantu Taldearekin abesteko aukera egongo da Herriko Plazan. …

Gehiago/Más

Laudio, fracking gabeko herria

2015/03/30eko ohiko bilera Fracking Ez aiaraldea plataformak hurrengoa azaldu nahi du: Bitarteko energetikoak lortzeko behar itogarriaren aurrean Laudio inguruan gasa fracking bezalako teknikekin bilatzen hastea aukera bat da eta errealitatea bilakatu daiteke. Teknika berri hau bestalde ez da Euskal Autonomi Erkidegoan frogatua izan. Berez, Laudion zein bere inguruetan dauden lurrazpiko eskisto geruzetan legokeen gasa ustiatzen …

Gehiago/Más

Zuhaitz Egunean bertako espezieak landatuko dituzte

Ohiturari jarraiki, “Zuhaitz bat landatu, bizitza erein” lelopean ospatuko dute martxoaren 14an Zuhaitz Eguna. Helburua baso autoktonoen azalera handitu eta herritarrak basoek duten garrantziaz jabetzea da. Horretarako, 10:00etan abiatuko dute Herriko plazatik Arrañora egingo den ibilaldia. Bertan zuhaitzak landatuko dituzte, eta ondoren hamaiketakoa egingo dute.

Energia eraginkortasunari buruzko ikastaroa

Gizarteari energia dependentzia murrizteko pautak eskaintze aldera; negutegi efektuko gasen emisioa murrizteko; energia fakturan aurrezteko eta energiaren erabileran etengabeko hobekuntza bermatzeko kudeaketa sistemak ezartzeko, urriaren 13tik azaroaren 7ra bitartean, goizeko 9:00etan hasi eta 14:00etara bitartean (astegunetan) eta Udaleko Garapen Agentzian Smart Cityen/ Hastapen inguruetarako Energia eraginkortasunari buruzko ikastaroa antolatutako da. Ikastaroa langabezian dauden edo lana …

Gehiago/Más