Latiorro jaiak 2017

OSTIRALA  irailak 15: Txupin eguna 18.00 Danborrada auzoan zehar.   Ibilbidea Txosnagunean hasi eta amaitu egingo da.  Latiorro HLHI eta “Jesuri” Guraso Elkartearen laguntzaz. 19.00 Txupina. Lehenengo suziriarekin batera Kalejira eta Buruhandiak Galtzagorri K.E eta Sorginlarren Mitologia taldearen laguntzaz (Txosnagunea) 19.00 Albokarien kalejira (En el recinto de txosnas y por el barrio) 20:00 Pintxo-poteoa  (Txosnagunean eta …

Gehiago/Más

Emakumeen nazioarteko eguna – 2017ko martxoaren 8ko programazioa

Larunbata, martxoak 4 Zineforuma: “Papusza”. LHI, 17:30 eta 20:00. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3 €. Igandea, martxoak 5 Antzerkia: “Una casa de muñecas”. Pako Revueltas egilearen moldaketa Henrik Ibsen-en testuetatik abiatuta. Ordua: 18:30. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3 €. Astelehena, martxoak 6 “El árbol de las mujeres”, kontakizun-irakurketa. Zuhaitz baten inguruko istorioak, Laudioko idazketa taldeak kontatuta. Elkartu …

Gehiago/Más

Oxigenoa euskarari – Irimo mendia

Urtarrilak 22, igandea. Txangoa Gipuzkoako Irimo (901 m) mendira. Irteera: 8:30ean Laudio Institututik; itzulera 16:00etan Iruñetik. Laudio Udalak herriko DBHko ikastetxeekin antolatutako ekintza. Mendiak eta Herriak elkarteak kudeatua.

Durangoko Azoka

Abenduaren 5ean, astelehenean, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara hurbiltzeko autobus zerbitzua antolatuko da. Irteera 16:30ean izango da Laudio BHI aurreko bus- geltokitik eta itzulera 21:00etan edo 02:30ean. 7 euroren truke, txartelak erosteko azken eguna abenduaren 1a, osteguna, izango da.

Pertsona nagusien eskualdeko topaketa

Aiarako Koadrilak antolatuko du XVII. Nagusien Eskualdeko Topaketa abenduaren 2an Amurrion 10:00etatik aurrera. Garraioa doakoa izango da eta aterako da 09:35ean Aretako autobus geltokitik eta 09:45ean Laudio institututik. Bazkaria Bideko Jatetxean egingo dute 14:30ean eta izena emateko 20 euro ordaindu behar dira abenduaren 1 baino lehen Laudioko Kutxabankeko bulegoan: ES91 2095 326410 1090175117 (Cuadrilla de Ayala). Derrigorrezkoa …

Gehiago/Más

Euskara

Sorgin Zapatuak Azaroak 19: Ugarteko La Milagrosa ikastetxean feltrozko “Patata jauna” panpinak egiteko eskulan saioa eta jarraian askaria. 17:30etatik 19:30etara. 5 urtetik gorakoentzat. Arima taldeak koordinatutako saioa. Azaroak 26: Aretako Kultura Etxean ikuskizuna Korri eta Xalto pailazoekin, jarraian askaria eta ispilu edertuak egiteko eskulan saioa. 17:30etatik 19:30etara. 5 urtetik gorakoentzat. Kirikiño taldeak koordinatutako saioa. Berbabentura Azaroaren 19an, larunbatean, Sopuertara …

Gehiago/Más

Euskararen Jaia 2016

Irailak 30, ostirala 17:30 Umeentzako JOLASAK ETA TAILERRAK, Herriko plazan edo Aldain eguraldiaren arabera: txapa eta gastronomia tailerra, xakea eta aurpegi margoketa. 19:00 DISKOFESTA 6 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzat. Urriak 1, larunbata 10:00 Laudioko ekoizleen AZOKA Pío XII kalean. 12:30 KANTU KALEJIRA Nafarroa taldearekin Herriko Plazatik abiatuta. 13:00 URREZKO MAKILAREN ENTREGA, Euskararen jaiako ekitaldi nagusia …

Gehiago/Más

Kilometroak eta Nafarroa Oinezera joateko autobusa

Bergaran urriaren 2an ospatuko den Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaia joateko bus zerbitzua eskainiko du Euskara Arloak. Goizeko 10:00etan izango da irteera institutuko autobus geltokitik eta itzulera, 19:00etan. Txartelak 7 euroren truke salduko dira irailaren 29 arte. Bestalde, Vianan urriaren 16an egingo duten Nafarroa Oinezera joateko busak ere antolatuko dira. Egun horretan autobusa 9:00etan irtengo …

Gehiago/Más

Latiorroko Jaiak

Ostirala, irailak 16 18.00 Danborrada auzoan zehar. Ibilbidea Txosnagunean hasi eta amaitu egingo da. Latiorro HLHI eta “Jesuri” Guraso Elkartearen laguntzaz 19.00 Txupina. Lehenengo suziriarekin batera Buruhandiak Galtzagorri K.E eta Sorginlarren Mitologia taldearen laguntzaz (Txosnagunean) 19.00 Albokarien Kalejira (Txosnagunean eta auzoan zehar) 19.00 Graffitti erakusketa (Txosnagunea) 20.00 Pintxo-poteoa (Txosnagunean eta auzoko tabernetan) 20.30 Umeentzako ikuskizuna …

Gehiago/Más

Araba Euskaraz 2016

Agurainen ospatuko da aurten Arabako ikastolen jaia, ekainaren 19an. Laudiotik bertara joateko autobus zerbitzua eskainiko da 7 euroren truke. 10:00etan aterako da autobusa Laudio Institutuko geltokitik eta 19:00etan itzuliko da Agurainetik. Bidaia txartelak udaletxeko Euskara Arloan eros daitezke ekainak 16 arte, bulego ordutegian. 18 urtetik beherakoek udaletxean eskatu eta guraso edo tutoreek sinatu beharko duten …

Gehiago/Más

Udagazte

Laudioko Gaztelekuak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako udaleku irekiak eskainiko ditu uztailean. Bertan hainbat ekintza eta irteera egingo dituzte, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Aisialdi programa bi txandetan banatuta egongo da: uztailaren 4tik 15era eta 18tik 29ra. Txanda bakarrean zein bi txandetan apuntatzeko aukera egongo da 5 euroren truke. Informazio gehiago jaso daiteke goizez …

Gehiago/Más

Lankaietako Lagunak Iparralden

Duela egun batzuk,maiatzaren 22an, Laudioko Lankaietako Lagunak txistularien taldea Lapurdiko zenbait herritan ibili zen txistu doinuak zabaltzen.Uztaritze herrian goizean ibili zen eta bertako kaleetan kalejira eman zuen, arratsaldean berriz, Lapurdiko kostaldera hurbildu zen eta Donibane Lohitzuneko bizilagunek gozatu ahal izan zuten Laudioko txistulariek jo zituzten herri kantekin, bertakoen txaloak eta estimua jaso zuten. Lankaietako Lagunak, …

Gehiago/Más

Santa Luzia. Abisu garrantzitsua

Eguraldiaren aurreikuspenak kontuan izanda Santa Luzian burutzeko zeunden hainbat ekitaldi Aldai plazara pasatuko dira. Aldatuko diren ekitaldiak ondoko hauek dira: 12:00etan Euskal Dantzen erakustaldia 16:00etan Xixilipurdi taldearen “Pepa eta Kutxo” pailazoak Jarraiak umeentzako jolasak 19:00etan Txokolatada Jarduera hauek Aldai plazan burutuko dira

Ermuko Santa Luziaren Jaiak

Larunbatean maiatzak 28 10etan, mendi bizikleta martxak, Aiarabike dendaren aurretik hasiko dira. Erronka bertikala, Ugarte auzoko plazatik. Euskal Herria Kirola elkarteak antolatuta. Mendi txirrindu bi ibilbide ezberdin antolatu dituzte Aiarabikeko kideek. Bata errezagoa eta bestea zailagoa, txirrinduzale guztiek aukera izan dezaten. 11etatik aurrera Ermuko larrainean ekintza hauetan parte hartzen duten guztientzat hamaiketakoa. 11etatik ordu 2ak …

Gehiago/Más

Oxigenoa euskarari

Hurrengo irteera ekainaren 12an, igandean, izango da, Gorobeleko Ungino eta Iturrigorri mendietara. Taldea 8:00etan aterako da Laudiotik eta 16:00etan itzuliko dira Lendoñogoititik.

Laudio Summer Camp 2016

Lamuza Ikastetxeko Guraso Elkarteak Laudio Summer Campeko edizio berri bat antolatu du, ingelesez jolasteko bi aste irauten duen programa. Ekimena ekainaren 27tik uztailaren 8ra egingo dute, 9:30etik 13:30era. Komunikazio guztia ingelesez izango da eta ekintzak nola kanpoan hala ikastetxearen instalazioetan egingo dira. Udalekuaren prezioa 85 eurokoa da. 10 lagunez osatutako bi talde egingo dituzte. Batetik, …

Gehiago/Más