Zahartze aktiboa

Kuéntame elkarteak doako tailer berria egingo du azaroaren 14an 17:30ean Herriko plazako Erabilera Anitzeko aretoan. Edadetuen bazterketa landuko dute.

Solastiar Elkarteko jarduerak

Solastiar kultur elkarteak azaroaren 2an, asteazkena, “Vivir en simplicidad” hitzaldia eskainiko du, 16:45ean Kultura Etxean. Halaber, azaroaren 9an, asteazkena, ordu berdinean, “Amamas y Aitites” tailerrarekin jarraituko dute, “Up” filmarekin. Azaroaren 16an, “De profesión Aitite y Amama” tailerraren baitan Suspergintza Elkarteko Jugatx Izquierdok hitzaldia eskainiko du.

Solastiarren taillerak

Solastiar kultur elkarteak “Amama lanbidez, eta aitite?” tailerra eskainiko du, amamei eta aititeei zuzendua, urriaren 26an, asteazkenean, 16:45etan Kultur Etxean. Sarrera librea eta doakoa izango da. Halaber, sukaldaritza barazkijaleari buruzko ikastaroa ere antolatuko dute urriaren 21ean eta 28an Zubiko Etxean. Bi tailerrak ostiralez izango dira, 16:30ean. Saioak Marta Francisco eta Ana Beltran Sukaldikas elkarteko kideek …

Gehiago/Más

Dolua gainditzeko hitzaldia

Kuentame elkarteak hitzaldia emango du pertsona maitatu baten heriotzak eragindako dolu egoerei aurre egiteko eta gainditzeko. Saioa nagusiei bideratua dago bereziki, eta Erabilera Anitzeko Aretoan izango da urriaren 24an 17:30ean. Ordu eta erdi iraungo du, gutxi gorabehera, eta doakoa izango da.

60 urtetik gorakoentzat ‘Bizi zaitez bizi-Vive plenamente’ programa

Udaleko Ongizate Arloak ‘Bizi Zaitez Bizi- Vive Plenamente’ egitasmoa jarriko du abian 60 urtetik gorakoentzako. Helburua haien ongizatea hobetzea da, bizitza osoagoa izateko faktoreak deskubritu eta sustatzen lagunduz. Horren harira, irailaren 20an egingo da asanblada informatiboa, hiruhileko egutegia eta programaren xehetasunak aurkezteko. Saioa irekia izango da.18:30ean elkartuko dira Kultur Etxeko 17.gelan. Gidari lanetan Unai Arrieta …

Gehiago/Más

Udal tailerrak 2016-2017

Helduak Astelehena 10:00-12:00 Margoketa A (211 €) 17:00-19:00 Ehoziriak, bainika eta gantxiloa (211 €) 18:00-20:00 Scrapbooking (34 €) (#) 19:00-21:00 Margoketa B (211 €) 19:00-21:00 Zur-lanketa (211 €) Asteartea 10:00-12:00 Joskintza (211 €) 17:00-19:00 Dekorazio arteak A (211 €) 17:00-19:00 Margoketa C (211 €) 19:00-21:00 Dekorazio arteak A (211 €) 19:00-21:00 Kartonajea (34 €) Asteazkena 10:00-12:00 Margoketa A (*) …

Gehiago/Más

1951-1952 kinta

Ekainaren 25ean 1951 eta 1952an jaiotakoen topaketa egingo da, Ayala Hotelean egingo dute bazkaria. Aurretik, ordea, Bengoa tabernan elkartuko dira 12:45etan. Izena emateko bazkaria ordaintzeko 45€ sartu beharko dira Caja Rural de Navarra 3008 0200 4733 7907 6213 kontu zenbakian.

Zabalik EPAn izena emateko epea

Laudioko helduentzako ikastetxe publikoan 2016/2017 ikasturteko 1. lauhilekorako matrikulatzeko epea zabalduko da ekainea. Ikastetxe honek doaneko heziketa eskaintzen du hainbat arlotan: irakurketa eta ulermena, oinarrizko informatika, atzerritarrentzako  gaztelania, ingelesa, euskara, artea eta DBHko graduatua, besteak beste. Halaber, memoria lantzeko tailerrak ere egingo dituzte aurten. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko ikastetxera bertaratzeko (Latiorro 8) edo  …

Gehiago/Más

3. adinekoentzako hitzaldia

Kuentame elkarteak “Gizonak = Emakumeak? Emakumeak = Gizonak?” hitzaldia eskainiko du hirugarren adinekoentzako ekainaren 13an 17:00etatik 18:30era Herriko plazako Erabilera Anitzeko Aretoan.

Pertsona nagusien zaintza

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzak sortzen dituen kezkak lantzeko helburuarekin, Udalak hitzaldi bat antolatu du maiatzaren 5ean 18:00etan Herriko plazako Erabilera Anitzeko Aretoan. Bidane Institutuko psikologoa den Iker Capelok eskainiko du saio informatiboa. Hitzaldiaren bidez mendekotasuna duen pertsona bat etxean zaintzerako orduan sortzen diren auziei erantzuten saiatuko dira, geroz eta ohikoagoa den egoera dena, bizi-itxaropenaren luzapena …

Gehiago/Más

Laudiotik Rociora, gurdi eta bi astoren gainean

Apirilaren 1ean atera ziren Sant Roque Kofradiako lau kofrade Laudiotik Rocioko ermitara (Almonte, Huelva). Mila kilometroko bide gogorra egiteko Andrés Garmilla, Adolfo Guerrero, Pedro Zayas eta Jose Ramón Larisgoitia laudioarrek, 70 eta 62 urte artekoek, bi asto eta gurdi baten laguntza izango dute. Egun bakoitzeko 30 kilometroko etapak egingo dituzte, bost egunean behin atseden hartuz, maiatzaren …

Gehiago/Más

3. adineko laudioarrentzako kultur zabalkunde programa

Martxoak 7, astelehena Hitzaldia: “Arte en la calle: nuevos métodos para dignificar la ciudad”. Hizlaria: Iñigo Sarriugarte, EHUko Arte garaikideko irakaslea. Martxoak 8, asteartea Txangoa. Hurrengo Zuinean zehaztuko da egitaraua. Gidaria: Jesús Rodríguez Solórzano. Martxoak 9, asteazkena Hitzaldia: “Rincones del pasado”. Hizlaria: Jesús Rodríguez Solórzano, paleontologoa eta geologoa. Martxoak 11, ostirala Hitzaldia: “Pensamiento positivo”. Hizlaria: …

Gehiago/Más

1942an jaiotakoen topaketa

1942an jaiotako pertsonak martxoaren 19an elkartuko dira. Guadalupeko kaperan 13:00etan egingo dute meza, eta ondoren Tolo jatetxean bazkalduko dute. Parte hartzeko 42€ ordaindu beharko dira martxoaren 14 aurretik Kutxabankeko 2095 3221 96 1094458477 kontu zenbakian.

Laudioko Hirugarren Adinekoentzako kultura hedapenaren egitaraua

Beste urte batez Laudioko udalak Hirugarren Adinekoentzako hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak antolatu ditu; Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ekintza guztiak doakoak izango dira eta 17:00etatik 19:00etara egingo dira Kultur etxeko Arraño aretoan. Programa otsailaren 15ean hasiko da, astelehenean; amaiera martxoaren 16an emango zaiolarik. LAUDIOKO HIRUGARREN ADINEKOENTZAKO KULTURA HEDAPENAREN EGITARAUA 2016 EGUNAK: Otsailaren 15etik martxoaren 16ra Ordutegia: …

Gehiago/Más

60 urtetik gorakoentzako hitzaldia

Urtarrilaren 18an 17:30ean udaletxeko erabilera anitzeko aretoan 60 urtetik gorakoei zuzendutako hitzaldi-tailerra egongo da. “Hablar y escuchar: el truco para entendernos” saioa Kuentame elkarteak gidatuko du. Sarrera librea da.

Aiarako Koadrilako nagusien topaketa Laudion egingo da

Beste urte batez, Aiarako Koadrilak eskualdeko nagusien topaketa antolatuko du abenduaren 10ean Laudion, 10:00etatik aurrera. Egunean zehar LHUI, suhiltzaile parkea eta udaletxea bisitatuko dira. Horrez gain, hamaiketakoa eta magia ikuskizuna eskainiko dira. Bazkaria 14:30ean izango da Anuntzibai Jauregia jatetxean. Topalekua Aldai plaza izango bada ere, autobusak jarriko dituzte. Izena emateko 60 urtetik gora izatea edota …

Gehiago/Más

Gripearen kontrako txerto kanpaina

Osakidetzak azaroaren 30ean bukatuko du gripearen kontrako txerto kanpaina. Ekimena 65 urtetik gorakoei zuzendua dago, baina baita gaixotasun kronikoa duten herritarrei (diabetea, asma…), haurdun daudenei, osasun munduko langileei (zentro publiko zein pribatuetakoak), arrisku handiko eriekin edo edadetuekin harremana duten erakunde geriatrikoetako edo etxez-etxeko zaintzaileei ere. Txertatzea oso erraza da, hitzordua eskatzeko 946007480 telefonora deitzea edo Laudioko …

Gehiago/Más