COVID-19 dela eta, Aiarako Kuadrillak hiri hondakinak biltzeko zerbitzuan eta Laudioko garbigunean prebentzio-neurriak hartu ditu

2020ko martxoaren 17a, asteartea. Aiarako Kuadrillak informazio-ohar bat argitaratu du, non aldi baterako prebentzio- eta euste-neurri batzuk ezartzen diren etxeko hondakinak eta antzekoak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuetarako, COVID-19 dela eta.

Egungo alarma-egoeraren ondorioz, jakinarazten digute hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzua ez dela aldatuko, baina, kutsatzeko arriskuak minimizatzeko helburutzat, herritarrei eskatzen zaie hondakinak edukiontzietatik kanpo ez uzteko, eta, era berean, edukiontziak eskuz ez ukitzeko eta pedalen erabilera lehenesteko.

Bestalde, herritarrei eskatzen zaie tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzua erabil dezatela behar-beharrezkoak diren kasuetan. Neurri horrek bilketa-zerbitzuko langileen kutsatze-arriskuak minimizatzen lagunduko du. Gogorarazi dute, halaber, nahitaezkoa dela 900 101 476 telefonora deitzea edo “Linea Berdea” aplikazioan abisua uztea, tresnak eta tamaina handikoak gordetzeko.

Laudioko garbiguneari dagokionez, ahal den neurrian, ez joatea gomendatzen dute. Hala ere, osasun-agintariek eta zerbitzu hori ematen duten langileek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu beharko dira.

Azkenik, herritarrei eskatzen diete osasun-indikazioekin eta -gomendioekin arrisku-faktoreak minimizatzeko, osasun-sistema ez gainditzeko eta kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko.

Testu osoa: 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.