
ALHAOn (90 zk., abuztuaren 12koa) argitaratu da 65 urte bete aurretik desgaitasun-egoera aitortuta duten pertsonentzako banakako laguntzen urteko deialdia. Helburua kolektiboaren bizi-kalitatea hobetzea da, ekintza bat egiteko, laguntza-produktu bat eskuratzeko edo behar duten zerbitzu bat jasotzeko egin behar dituzten gastuak osorik edo zati batean konpentsatuko dituen prestazio ekonomiko bat emanez. Honako hauek dira:
- Ohiko etxebizitzarako irisgarritasunerako laguntzak
- Etxeko jardueretarako laguntza-produktuak
- Norbera zaintzeko eta babesteko laguntza-produktuak
- Komunikaziorako eta informaziorako laguntza-produktuak
- Mugikortasun pertsonalerako laguntza-produktuak eta mugitzeko gaitasuna handitzeko laguntzak
- Laguntza espezializatua
- Bestelako laguntza bereziak eta osagarriak
Eskaera egiteko epea 2020ko irailaren 15era artekoa da.
Udal Gizarte Zerbitzuetara jo (94 4034840).