Diru-laguntzak Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteriaren arloan

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzen deialdia, Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteriaren arloan jarduerak gauza ditzaten 2016

Laudioko Udalak 2016 urtean, Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria gaiei dagozkien ekintzak garatzeko irabaz asmorik gabeko elkarteei bideratutako diru laguntzen deialdiak arautzen dituen oinarriak adostu berri ditu. Diru laguntzok 14.350,00 euroko balio dute.

Deialdi hau Araba Herrialde Historikoaren Agiri Ofizialean argitaratuko da. Programak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 30ean bukatuko da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa oinarrietan aipatuko da. Ekintzak finantzatzeko laguntza ekonomikoen eskaerak Udaletxeko Herritarren Arrera Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, aipatutako epea baino lehen, behar bezala erregistratu daitezen.

Informazio gehiago behar izatekotan deitu arloko 94 403 48 50 telefonora edo Laudio Udalaren webgunean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.