
Drumgorri aretoak hainbat jarduera antolatu ditu ekainean zehar. Hilaren 5ean, ostiralean, 21:00etan The Bilbobillies taldeak country eta 50.Hamarkadako rockabilly musika estiloetako kontzertua eskainiko du doan. Ekainaren 11n, ostegunean, 21:00etan The Movement talde daniarraren txanda izango da. Sarrerak 10 euro balioko ditu. Ekainaren 13an, berriz, larunbatean, 21:00etan Lyrikan style eta Dj Funiren doako saioa egongo da eta 19an, ostiralean, 17:30etik aurrera Drumgorri Musika Eskolako jaia ospatuko dute. Bertan, haurrek kontzertua emango dute eta 20:30ean barbakoa egingo dute. 21:30ean beste entzunaldi bat egongo da.