
Hemendik aurrera liburutegiko bazkideek liburu elektronikoen mailegua egiteko aukera izango dute. Liburutegiak 7 ebook gailu jarriko ditu herritarren eskura. Irakurtzeko makinetan euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez dauden 50 liburu sartu dituzte. Erabiltzaileek Ebooka hilabete batez erabiltzeko aukera izango dute.