Edateko uraren udal zerbitzua prestatzeagatiko tasak

Alkatetzak 2015eko uztailaren 6 egunean, 1.532 zenbakidun, Dekretuaren bidez onartu du, 2015eko 2. hiruhilabeteko, Edateko Uraren Udal Zerbitzua Prestatzeagatiko Tasaren Kontribuzio Padroia. 

Ordainketa epea, borondatezko aldian, 2015eko uztailaren 13 egunetik 2015eko irailaren 14 egunera arte, biak barne, izango da. 

Helbideratuta dauden errezibuak 2015eko uztailaren 17 egunean kobratuko dira 

Tasa honen ordainketa helbideratuta ez dutenek, ordaindu ahal izango dute Kutxabank eta Laboral Kutxako bulegoetan, ohiko ordutegian, etxean jasoko duen Kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Erreziburik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, errezibuaren ale bikoiztua eskatu Uren Udal Zerbitzu Bulegoan, Izoria kalean, 4 – Behea Eskuinean.

Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu barik geratu diren errezibuak derrigorreko behartze-bidezko kobrantza prozeduran sartuko dira berez automatikoki eta ordaindu beharreko zenbatekoari gehitu beharko zaizkio legeetan erabakitako gainkarguak, berandutza-korrituak eta, hala dagokionean, sor litezkeen berandutza eta behartze-bideagatiko kostuak.

 Errekurtsoen ezarpenak eta atzerapen edo/eta zatiketaren ordainketaren eskaerek ez dute eteten, haiek bakarrik, borondatezko epea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.