Edateko uraren udal zerbitzua emateagatiko tasa. 2019ko laugarren hiruhilekoa

Alkate-udalburuak 2020ko urtarrilaren 3 egunean, 4 zenbakidun, dekretuaren bidez onartu du, 2019ko 4. hiruhilekoa, Edateko Uraren Udal Zerbitzua emateagatiko Tasaren kontribuzio padroia.
Ordainketa epea, borondatezko aldian, 2020ko urtarrilaren 10 egunetik 2020ko martxoaren 10 egunera arte, biak barne, izango da. Helbideratuta dauden errezibuak 2020ko urtarrilaren 15 egunean kobratuko dira.
Tasa honen ordainketa helbideratuta ez dutenek, ordaindu ahal izango dute Kutxabank, Laboral Kutxa eta Nafarroako Caja Ruraleko bulegoetan, ohiko ordutegian, etxean jasoko duen kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Erreziburik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, errezibuaren ale bikoiztua eskatu Uren Udal Zerbitzu Bulegoan, Izoria kalean, 4 – behea eskuinean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.