Edateko uraren udal zerbitzua emateagatiko tasa. 2019ko hirugarren hiruhilekoa

Jarduneko alkate-udalburuak 2019ko urriaren 3 egunean,
2291 zenbakidun, dekretuaren bidez onartu du, 2019ko 3.
hiruhilekoa, Edateko Uraren Udal Zerbitzua emateagatiko
Tasaren kontribuzio padroia.
Ordainketa epea, borondatezko aldian, 2019ko urriaren
8 egunetik 2019ko abenduaren 9 egunera arte, biak
barne, izango da.
Helbideratuta dauden errezibuak 2019ko urriaren 14
egunean kobratuko dira.
Tasa honen ordainketa helbideratuta ez dutenek, ordaindu
ahal izango dute Kutxabank, Laboral Kutxa eta
Nafarroako Caja Ruraleko bulegoetan, ohiko ordutegian,
etxean jasoko duen kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra
aurkeztuz. Erreziburik ez bada jaso ala jasotakoa galdu
bada, errezibuaren ale bikoiztua eskatu Uren Udal Zerbitzu
Bulegoan, Izoria kalean, 4 – behea eskuinean.
Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu
barik geratu diren errezibuak derrigorreko
behartze-bidezko kobrantza prozeduran sartuko dira berez
automatikoki eta ordaindu beharreko zenbatekoari gehitu
beharko zaizkio legeetan erabakitako gainkarguak,
berandutza-korrituak eta, hala dagokionean, sor litezkeen
berandutza eta behartze-bideagatiko kostuak.
Errekurtsoen ezarpenak eta atzerapen edo/eta zatiketaren
ordainketaren eskaerek ez dute eteten, haiek bakarrik,
borondatezko epea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.