
Horretarako, borondatezko aldian dirua biltzeko epea bi hilabetekoa izango da, 2020ko urriaren 15etik 2020ko abenduaren 15era, biak barne. Halaber, helbideratutako ordainagiriak aurtengo irailaren 15ean kobratuko dira.
Tasa horren ordainketa helbideratuta ez duten pertsonentzat, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Caja Rural de Navarrako sukurtsalen bidez egingo da diru-bilketa, banku-erakunde horiek irekita dauden ordutegiaren barruan, kobratzeko ardura duen banku-erakundeak bidaltzeagatik etxean jasoko duen ordainagiria aurkeztearen aurka. Ordainagiria galdu edo jaso ezean, errezibuaren ale bikoiztua eska daiteke Uren Udal Zerbitzu Bulegoan, Izoria Kalean, 4 – behea eskuinean.
Borondatezko aldian dirua biltzeko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko kuotak premiamendu-prozeduran sartuko dira automatikoki, legez ezarritako errekarguak eta, hala badagokio, berandutze-interesak eta sortzen diren kostuak gehituta.
Ordainketa digital-pasabidea
Hala nahi duten auzotarrek tasak eta zergak ordaindu ahal izango dituzte edozein finantza-erakunderen kreditu-txartelarekin. Horretarako, www.laudio.eus web-orriaren bidez eskura daiteke pasabide digitala, nire ordainketaren atalean sartuta (https://www.euskadi.eus/y22-pay/es/p12uiPaymentWar/p12uiRPCDispatcherServlet).