Egin ezazu argazki bat puntu lilarekin eta partekatu ezazu #25nLaudio

Azaroaren 25a, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Emakundek aldarrikapenetan parte hartzeko deia egin du, mugimenduaren ikurra den puntu lila erakutsiz.

Laudioko Udaletik bat egiten dugu auzi horrekin, eta proposatzen dugu nahi duen bizilagun bakoitzak argazki bat egin dezala etxeetan postontzietan banatu den puntu lila erabiliz, edo www.laudio.eus udal-webgunetik deskarga daitekeela eta erakunde-kontuak aipa ditzala. Nola?

Sare sozialen bidez, @laudiokoudala aipatuz eta #25nLaudio hashtag-a erabiliz.

Era berean, etxeetako leihoetan puntu lilak jartzera animatzen zaituztegu, horrela Laudioko kale guztiak more kolorez betetzeko.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.