Ekintzaileentzako diru-laguntza eskatzeko baldintzak

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileentzat eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko baldintzak kaleratu ditu. Guztira, hiru laguntza emango dira. Alde batetik, enpresa- ideia baten garapenerako laguntza. Laguntza hori Lanbiden izena- emanda duten langabeentzako da eta interesdunak erakunde kolaboratzaile batek eskaintzen dituen ikastaroetako prozesuren batean egon beharko du; Laudioko Garapen Agentziaren prozesuan, adibidez. Eskatzaileek 1000 euro jasoko dituzte. Bestetik, enpresa bat martxan jartzeko laguntza eskaintzen da. Honako honetan, aurretik aipatutakoak ez ezik, Lanbiderekin kolaboratzen duen erakunde batek sinatutako bidegarritasun plana izatea eta zerga- egoitza EAEn izatea eskatzen dute. Autonomo moduan alta emanda izatea ere exijitzen dute. Proiektu bakoitzak 1.500 euro jasoko ditu.

Azkenik, enpresa bat finkatzeko diru-laguntzak daude. Ekintzaileei zuzenduak daude eta alta emanda izan behar dute Ekonomi Jardueren gaineko Zergan (EJZ), 2014ko urriaren 19tik 2015eko ekainaren 30 bitartean. Zerga-egoitza ere EAEan izan beharko dute. Guztira, 2500 euro izango dira ekintzaile bakoitzeko. Kasu guztietan, 18 eta 25 urte bitarteko eskatzaileek %15eko igoera izango dute eta emakumeek beste %15koa. Informazio gehiago eskuratu daiteke Laudioko Garapen Agentzian, 94 403 49 80 telefonoan edota garapenagentzia@laudiokoudala.net helbidean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.