Ekitaldia: WordPress-en aukerak 2017an

Blog erraz bat sortu dezakegu WordPress erabiliz? Bai. Webgune korporatibo txiki bat? Jakina. Baina hori baino askoz gehiago egin dezakegu, eta, jardunaldi honetan, WordPress-ek ematen dizkigun aukera batzuei buruz hitz egingo dugu.
Webgune korporatibo bat, ecommerce erraz bat, membership site bat, foro bat, online akademia bat, intranet txiki bat edo ekitaldiak antolatzeko webgune bat sortu behar baduzu, WordPress da behar duzun guztia.
HARTZAILEAK: blogaren erabileraz harago, WordPress-ek izan ditzakeen erabilerak ezagutu nahi dituzten profesionalei (edozein sektoretakoak).
DATA: 2017ko urriaren 23an 10:00tik 12:30ra (2,5 ordu)
TOKIA: Laudio Udalaren Tokiko Garapen Agentzia. Arza industrialdea. Arza eraikina. Irukurutzeta.
PREZIOA: DOAN.
IZEN-EMATEAK:http://www.spri.eus/euskadinnova/eu/enpresa-digitala-u/agenda/wordpress-aukerak-2017an/12960.aspx
PROGRAMA:
 Sarrera.
 Zer da WordPress?
 Estatistikak.
 Zer behar da WordPress bat muntatu ahal izateko?
 WordPress-ek ematen dituen aukerak:
 Web korporatiboa.
 Bloga.
 Ecommerce.
 Membership Site.
 Online akademia.
 Intranet.
 Ekitaldiak antolatzea.
 Framework-en erabilera.
 Ondorioak eta eztabaida.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.