Ekuadorreko lurrikararen biktimen aldeko elkartasun bazkaria

Ekuadorreko kaltetuen aldeko Laudioko Elkarteak, tokiko hainbat talde eta erakunderekin batera, maiatzaren 21erako elkartasun bazkaria antolatu du, iragan apirilaren 16an Ekuadorren izandako lurrikararen biktimen aldeko dirua lortzeko helburuarekin. Ekitaldia Aldai plazako karpan izango da eta Rakataplák prestatuko du bazkaria. Gainera, egunean zehar hainbat ekintza egongo dira, besteak beste, zumba, nazioarteko dantzak, irristaketa, kontzertuak eta umeentzako jokoak.

Zitan parte hartzeko bonoak La Casa del Yogur, Arkupe edo Rótulos Nerviónen erosi daitezke. Halaber, etorri ezin direnentzat edo nahi ez dutenentzat elkartasun bonoak ere salgai egongo dira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.