Bono taxi programak ezintasun larriak dituzten pertsonen joan etorriak egiteko diru laguntzak eskainiko ditu

Udaleko Gobernu Batzordeak 2013ko bono taxi programa onartu du. Programa honen bitartez, mugikortasun arazoak eragiten dizkieten ezintasun arazo larriak pairatzen dituzten pertsonei diru laguntzak eskaintzen zaizkie, beti ere euren joan etorri pertsonalak egiteko taxi zerbitzu bat erabil dezaten.

Bono taxia eskatzeko honako baldintza hauek bete beharko dira: Laudion erroldatuta egotea, 12 eta 65 urte bitartean izatea eta garraio publikoa erabiltzeko erabateko zailtasunak eragiten dizkien gutxieneko %33ko ezintasun bat izatea.

Laguntza mota hau eskuratu nahi duten interesatutako pertsonek, informazio gehiago eskuratu ahal izango dute aurretiazko zita eskatuta  Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun arloko bulegoan edo 944034840 telefonoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.