“Elikatu esperantza”

Urtero bezala RASD erakundeari elkartasuna adierazten dioten elkarteek Tindufeko (Argelia) Errefuxiatuen Kanpamenduei laguntza eskaintzeko XII. Euskal Karabana antolatu dute. “Elikatu esperantza” kanpainak, urrian aipatutako kanpamenduetan jasandako uholdeei aurre egiteko inguruko supermerkatu eta eskoletan ohiko elikagaiak bilduko ditu; legunbreak, azukrea, pasata, hegaluzea, arroza eta konpresak kasu.

Amurrio-Aiarako RASD Elkartearen Lagunek urtarrilaren bigarren hamabostaldian aurreikusi dute janari bilketa. Laudion hilaren 29an eta 30ean egingo dute, Avillo alargunen elkartearen eta Solastiarren zein Jacaranda taldeen laguntzarekin.

Laguntzeko prest dagoen herritar orok 619030834 telefonora dei lezake.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.