
Laster iritsiko da Laudiora “Ellas” kanpaina, bularreko minbiziaren aurkako elkartasun-kanpaina, Aiarako Kuadrilarekin, ECOVIDRIOrekin eta Sandra Ibarra Fundazioarekin lankidetzan.
Laudioko Udalak ere bat egiten du bularreko minbiziaren aurkako Munduko Egunarekin, eta herritarrak ekimen solidario horretan parte hartzera deitzen ditu. Ekimen horren helburua beira birziklatzearen garrantziaz jakinaraztea da, baita minbiziaren aurkako borrokan ahal den laguntza eskaintzea ere.
Iglu motako bi edukiontzi arrosak Alberto Acero plazan egongo dira urriaren 16tik 31ra.