“Emprender en Álava 2016” laguntza programarako deialdia zabalik

Martxan da “Emprender en Álava 2016” diru-laguntzen programan parte hartzeko deialdia. Egitasmoak enpresa berrien sorkuntza edo gehienez 2 urteko antzinatasuna duten proiektuak ditu xede. Laguntza ekonomikoak berrikuntza elementuetara bideratuta daude (produktuak, prozesu produktiboak…). Baita proiektuak martxan jartzeak suposatzen duten komunikazio gastuetara, software eta hardwareak eskuratzera eta inbertsioetara ere (lur sailak, ibilgailuak eta eraikinak salbu), beti ere eskaera egin ondoren garatzen badira eta 2016/12/16 aurretik gauzatzen bada. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 11n bukatuko da. Informazio gehiago eskuratzeko www. araba.eus webgunea kontsultatu edo 945 181818 zenbakira dei liteke.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.