
Tokiko Garapen Agentziak ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiei zuzenduta dagoen zerga sistemaren inguruko doako ikastaroa antolatu du. Formakuntza saioa uztailaren 8an eta 9an egingo da, 9:00etatik 12:30era. Tailerrak negozio bat abiatu duten pertsonei kudeaketa on bat nola egin irakastea du helburu. Izen emateak Agentzian bertan, 94 403 49 80 telefonoan eta garapenagentzia@laudio.eus helbidean egin daitezke.