Enpresa munduan Twitterrari zukua ateratzeko ikastaroa

Garapen Agentziak Twitterraren inguruko ikastaro bat antolatu du apirilaren 22rako. Tailerra asteazkenean izango da, 9:00etatik 14:00etara Arza eraikinean. Saioaren prezioa 25 eurokoa da, eta enpresa alorrean sare sozial honi zukua atera nahi dion orori zuzenduta dago. Era honetan, lan egiteko eta komunikatzeko modu berri bat ezagutu nahi duten herritarrei Twitterrek ematen dituen aukerak erakutsiko zaizkie. Horrez gain, txio, bertxio, traol eta jarraitzaileen inguruko xehetasunak ikasiko dituzte; komunitatea nola eraiki eta enpresa zein erakundeek Twitter nola erabili ezagutzearekin batera. Informazio gehiagorako edo izena emateko Agentziara bertaratu, garapenagentzia@laudio.eus helbidera mezua bidali edo 944 034 980 telefonora deitu behar da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.