Enpresak modernizatzeko laguntza ekonomiko berriak

Eusko Jaurlaritzak 2016 urtean komertzioak modernizatzeko laguntzak argitaratu ditu. Izena emateko epea maiatzaren 15 arte egongo da zabalik. Egitasmoa enpresa txikiei eta autonomoei zuzendua dago. Ildo beretik, MET enpresa turistikoen lehiakortasuna 2016an hobetzeko laguntzak ere publikatu dira. Kasu honetan eskaerak egiteko tartea maiatzak 13 arte luzatuko da, eta funtzionamenduan hiru urtetik gora daramatzaten turismo sektoreko enpresek eta ostalariek hartuko ahalko dute parte. Informazio gehiago eskuratzeko Tokiko Garapen Agentziara jo liteke, 9440434980 telefonora deitu edo comercio@laudio.eus helbide elektronikora mezua bidali.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.