Eraginak errepideko zirkulazioan. Lana: Lamuza konplexua urbanizatzea.

 

Abisua herritarrentzat. Lanak: Lamuza konplexua urbanizatzea. I. Fasea: Saneamendu eta sare nagusiak

Lanak uztailaren 29an hasiko dira. Zanga sakon bat irekiko da saneamendu-hodia ipintzeko eta, ondoren, zanga berriro bete eta gainazala zegoen bezala utziko da.

 Lanak hasten direnetik irailaren lehen egunetara arte, Zumalakarregi etorbidetik Ardantzazar eta Lamuza kaleak elkartzen direneko izkinara doan zatian egingo da lan, krokisean jaso bezala. Ondoren, parkean lan egingo da.

 Hiriaren alde horretan lan egiteak nahitaez eragingo dio ibilgailuen nahiz oinezkoen zirkulazioari.

 Fase hauek aurreikusi dira:

–       1. fasea: Zumalakarregi etorbideko bidegurutzea, 23.eko aparkalekuaren parean (LHUI). Etorbideko zirkulazioa toki horretan etengo da eta Virgen del Carmen kalean zeharreko saihesbidea irekiko da.

–       2. fasea: Zanga irekiko da Zumalakarregi etorbidea eta Ardantzazar kalea elkartzen dituen kalean. Kale horretan ordezko ibilbidea irekiko da semaforoen bidez.

–       3. fasea: Zanga Ardantzazar kalean: kale horretan ordezko ibilbidea irekiko da semaforoen bidez.

 Arreta berezia eskatzen dizuegu lanak egiteko bide-seinaletan gertatzen diren aldaketen harira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.