
Laudio udaleko adierazpen instituzionala
2020ko ekainaren 26an Laudio Udalaren Bozeramaleen Batzordeak aho batez
ERABAKI DU:
Erantzukizuna eta zuhurtzia Laudioko jai-kultur ekitaldietan
COVID-19k eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz, eta laudioar guztien segurtasuna bermatzeko gomendioekin jarraituz, Laudioko Udalak bertan behera utzi du herriko jai eta jai-ekitaldi guztien antolaketa.
Egungo zirkunstantziek eta indarrean dauden osasun- eta segurtasun-neurriek ez dute aukerarik ematen formatu handiko ekintzak edo jarduerak egiteko, baldin eta masifikazioak edo aglomerazioak eragiteko arriskua badute, edo segurtasun-neurriak espazio publikoan edo pribatuetan mantentzea ezinezkoa bada.
Hala ere, Laudioko Udalak herriko hainbat eragilerekin lanean jarraitu du eta jarraitzen du, formatu txikiko ekitaldi ludiko-kulturalak antolatzeko 2020ko udan eta udazkenean, betiere esparru eta espazio kontrolatuetan, pilaketak saihestuz eta indarrean dauden osasun- eta segurtasun-neurriak betez eta betearaziz. Udalak ez du pizgarririk, baimenik edo laguntzarik emango jende-pilaketak dakartzaten edo gure bizilagunentzat arriskutsuak izan daitezkeen ekimenetarako.
Testuinguru horretan, Laudioko Udalak berriz ere eskatzen die herritarrei eta kultura- eta jai-taldeei erantzukizunez eta zuhurtziaz joka dezatela eta segurtasun-neurriak bete ditzatela, egunez egun eta programatzen diren jai-ekitaldietan, guztion lana baita pandemia honen hedapena geldiaraztea.
Laudion, 2020ko ekainaren 26an.