Ermuko Andra Marira bisita gidatuak

Abenduaren 29 arte egongo dira Ermuko Andra Marin bisita gidatuak martxan. Interbentzio arkeologikoaz gain, eraikinaren historia ere azalduko dute, eta uda honetan induskatutako hilobi batzuk ikusteko aukera egongo da, egun beirarekin babestutabadaude ere.

Bisitetarako aurreikusitako denbora 50 minutukoa da, eta euskaraz zein gazteleraz egin ahalko dira asteko hiru egun ezberdinetan: astearte goizetan (9:30-13:30), ostegun arratsaldetan (15:30-19:30) eta larunbatetan (goiz zein arratsaldez aurrez aipatutako ordutegietan). Bisitak doakoak dira, baina aurrez egin beharko da izen-ematea 619753302 telefonora deituz. Erreserbak astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egin beharko dira.

Bestalde, aurki aurkeztuko dute www.ermualde.com webgunea. Bertan bisiten eta “Ermualdeko eta ingurua baloratzeko eta zabalpen soziala emateko proiektuaren” inguruko berriak eskainiko dituzte. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak eta Laudioko udalak lagundu dute diruz.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.