Ermuko Andre Maria eta Santa Luziako bitxikeriak ezagutzeko bisita

Udalak azaroaren 7an Ermuko Andre Maria eta Santa Luzia Monumentu Multzora bisita gidatuak eskainiko ditu onartu den babes eta kontserbatze plana dela-eta. Ibilaldia 10:30ean izango da Sergio Escribano arkeologoaren eskutik, eta ondoren Santxo Beurko elkarteak Burdin Harresira bisita gidatua egingo du.

Jarduera doakoa da eta mundu guztiari zuzendua dago. Izen ematea azaroaren 5a baino lehen egin behar da laudio_XXI@laudio.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.