Ermuko Santa Luziaren Jaiak

Larunbatean maiatzak 28

  • 10etan, mendi bizikleta martxak, Aiarabike dendaren aurretik hasiko dira.
  • Erronka bertikala, Ugarte auzoko plazatik. Euskal Herria Kirola elkarteak antolatuta. Mendi txirrindu bi ibilbide ezberdin antolatu dituzte Aiarabikeko kideek. Bata errezagoa eta bestea zailagoa, txirrinduzale guztiek aukera izan dezaten. 11etatik aurrera Ermuko larrainean ekintza hauetan parte hartzen duten guztientzat hamaiketakoa.
  • 11etatik ordu 2ak arte, bisita gidatua. Sergio Escribanoren eskutik inguruari buruzko azalpenak eta azken indusketen berri emateko.

Igandean maiatzak 29

  • 9etan, mendi ibilaldi gidatua. Lamuza plazatik 9etan abiatuta eta Goikogane mendi taldearen eskutik, BURDIN HESIA bisita gidatua.
  • 9etan, burdin hesia mendiko lasterketa eta burdin hesia mendiko ibilaldia. Bilbotik abiatuta, Euskal Herria Kirola elkarteak antolatuta. Bi mendi ibilaldiak Torrontegietako gainaren ondoan elkartuko dira, Burdin Hesiko lubakian, hamabietakoa egiteko eta Ermuko Santaluziaren ERROMERIAraino jaisteko.
  • 11:30etan Meza
  • 11:30ean hasita 13.00ak arte, euskal dantzen erakustaldia. Ermuko Larrainean Aiara, Itxarkundia eta Untzueta dantza taldeen eskutik.
  • 13:30ean, artzain txakurren erakustaldia. Goiko landetan Arate taldeak antolatuta.

Astelehenean maiatzak 30

  • 10etatik aurrera, umeentzako jokoak eta jostailuak. Kalakaren eskutik.
  • 11:30etan, Meza
  • 12etan Euskal dantzak. Itxarkundia dantza taldeko dantzari txikien eskutik.
  • Arratsaldeko 4etan, umeentzako ikuskizuna. Laudioko Udalak antolatuta.
  • Arratsaldeko 7etan, txokolate jana. Aldai plazan. Igandean eta astelehenean, goiz-arratsalde, ERROMERIA Laudioko Udalak antolatuta.

Ekitaldi guztiak, gehien bat, EUSKARAZ burutuko dira.

Santa Luziako jairako autobusa

Maiatzaren 29 eta 30ean, Santa Lucia jaia dela eta, Laudioko Udalak 14 plazako bi autobus jarriko ditu, mugikortasun urria duten pertsonak Ermuko Andra Mari ingurura joateko. Igoera ordutegia 9:00etatik 10:15era izango da eta jaitsiera 13:00etatik 14:30era. Irteera udaletxe aldameneko geltokitik abiatuko da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.